'BIOFINDEGI PROZESUAK' BioRP ikerketa taldea

*****EUSKO JAURLARITZAK 2012-TIK ONARTUTAKO IKERKETA TALDEA*****
Garapen iraunkorra/Ekonomia Zirkularra /Biopolimeroak /UPV/EHU
[+info] https://www.ehu.eus/eu/web/master/material-berriztagarrien-ingeniaritza-masterra
Mirari Antxustegi eta Maria González Alriols irakasleek, "Lignocellulosic Biochar" ikerketa proiektua aurkeztu dute gaur Donostian ospatu den “Etorkizuna Eraikiz: Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa eta UPV/EHU elkarlanean” jardunaldian.
Gipuzkoako etorkizuneko erronkei buruzko eztabaidan eta hausnarketan herritarrak inplikatzeko jarri da martxan Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duten Etorkizuna Eraikiz Foroa.
2020/05/05: ISOLEGUR, Baskegur Euskadiko Egurraren Elkarteak zuzentzen duen bioekonomia proiektua da, epe ertainera eta luzera material isolatzaileak lehengai iraunkor eta berriztagarrietatik ekoiztu ahal izatea du helburu, hala nola, egur zerrautsetik. Horrela, zerra enpresek sortutako azpiproduktuek balio gehigarria izan dezakete eta material jasangarriak eta ingurumena errespetatzen duten materialak ekoitziz, eraikuntza iraunkarra sustatzen da
Eusko Jaurlaritzaren (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila) diru laguntzari esker, BiORP ikerketa taldeak Ebaki, Isovas, Baskegur eta Ma+D taldeen lankidetzari esker, egurraren ekoizpenetik eratorritako zerrautsa hondakina aprobetxatzeko proiektu batean lanean dabil, poliolak lortu eta ingurunearekiko errespetu handiagoa duten isolatzaileak lortzeko.
VIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=3Q1wlXcNTZA&feature=youtu.be