Marya Baloch

Marya Baloch

(Biofindegi Prozesuak)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Marya Baloch doktorego-ondorengo ikertzailea da, BioRP taldean, UPV / EHUko Ingenieritza Kimikoko eta Ingurumen Sailean.

2016 an “Strategies towards performance enhancement in Lithium-Sulphur Batteries” izenburupeko Nazioarteko Doktoregoa amaitu zuen CIC-Energigune zentruan (UPV / EHU). Litio-sufre bateria sistemaren arazo nagusien interbideak ikertzera bideratu zuen doktorego tesiaren ikerketa, bereiziki polisulfitoen erredukzioak eragindako kapazitate espezifikoaren eta bizi zikloaren azterketara.

Doktoregoa egin aurretik, Rennes 1 Unibertsitatearen beka bat lortu zuen Kimika, Molekulak eta Kimika Berdeetako nazioarteko masterra egiteko. Horrela, kimika organiko eta organometaliko lerroan, “Synthesis and characterization of organometallic chromophores applied to two photon absorption” izenburupeko 2 urtetako ikerketa lana amaitu zuen 2011 ean. Jarraian, paladio konplexuak katalizatutako arilazioaren inguruko ikerketa-lana burutu zuen UMR 6226 taldean.

Ikerketa

Gaur egun, bere ikerketa lerroak biomasa bezalako baliabide berriztagarrietatik eratorritako material elektroaktibo berrien ikerketan kokatzen da.