Etxepare erakusketa-aretoa

Mota guztietako erakusketetarako egokia den  80 m²ko espazio irekia da. Hala ere, mota honetako areto batek eskaintzen duen malgutasunari esker, bertan mota askotako ekintzak egin daitezke:

  • Hitzaldi edo bilera gela; horretarako altzari egokiak jar daitezke
  • Koktelak edo bazkariak egiteko espazioa
  • Proiekzioak edo ikuskizunak
  • Tailerrak
  • Beste batzuk

Aretoa oso gertu dago Bizkaia Aretoko terraza ikusgarritik, eta horri eta bertatik ikus daitekeen panoramikari esker, Etxepare Aretoa toki ezin hobea da bertan burutu nahi diren ekintzak hartzeko.

Argazkien galeria

Bernart (edo Beñat) Etxepare
(Sarasketa, Frantzia, 1480 - Sarasketa, Frantzia, 1545)

Euskaraz argitaratutako lehenbiziko liburuaren idazlea: "Linguae Vasconum Primitiae", Bordelen 1545ean argitaratua. Eiheralarreko erretore eta Donibane Garaziko bikarioa izan zen.