Laboa aretoa

Mota guztietako erakusketetarako egokia den  110 m²ko espazio irekia da. Hala ere, mota honetako areto batek eskaintzen duen malgutasunari esker, bertan mota askotako ekintzak egin daitezke:

  • Hitzaldi edo bilera gela; horretarako altzari egokiak jar daitezke
  • Koktelak edo bazkariak egiteko espazioa
  • Proiekzioak edo ikuskizunak
  • Tailerrak
  • Beste batzuk

Aretoa oso gertu dago Baroja eta Arriaga entzunaretoetatik, eta horri esker, Laboa Aretoa toki ezin hobea da bertan burutu nahi diren ekintzak laguntzeko.

Argazkien galeria

Mikel Laboa Mantzizidor
(Donostia, 1934 - Donostia, 2008)

Medikua ogibidez, euskal kantaria eta musikagilea izan zen. Aditu askoren ustez XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetakoa izan da, eta eragin handia izan du belaunaldi gazteen artean.