Munduko landareen X. azoka
Data
Noiztik 2026/10/03 Noiz arte 2026/10/04, 10:00 - 19:00
Ordutegia
Larunbata : 10:00 - 19:00
Igandea : 10:00 - 18:00
Kokapena
Kokapena
Arboretuma
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Munduko Landareen X. Azoka egingo da 2026ko urriaren 3an eta 4an Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campuseko Arboretumean. Azokaren antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira, eta laguntzaileak, berriz, Leioako eta Erandioko udalak eta BBKren Gizarte Ekintza.
2015. urtean jaio zen landare-ekoizleen bilgunea izateko, munduko bazterretako hainbat espezie eta barietate erakutsi ahal izan ditzaten. Erakusleiho bat eskaini nahi da merkataritzako harremanak hobetzeko eta, aldi berean, landare-hazkuntzako tekniken eta ezagutzen berri elkarri emateko.
Azoka lekua, Arboretuma, 2008an inauguratu zen, 19 hektareako azalera du, eta bertan badira 450 espezie baino gehiagotako 2.300 zuhaitz, munduko bost kontinenteetakoak. Interes botaniko handia izateaz gainera kokaleku pribilegiatuan dago, Bilbotik oso hurbil eta behar diren zerbitzu guztiez hornituta (autobusak, aparkalekuak, sarbide onak, hitzaldi aretoak...). Beraz, leku egokia da horrelako azoka bat egiteko.
Gertakari hau urteroko hitzordu gisa finkatzea nahi genuke, bai ekoizleentzat bai kontsumitzaileentzat zein bilduma-landareen zaleentzat.
51 erakusketarik berretsi dute etorriko direla eta euren bildumak aurkeztuko dizkigutela. Bost kontinenteetako landareak miretsi eta erosi ahal izango ditugu, oso prezio onean. Gehienak ezezagunak dira gure latitudean, baina erraz hazi ahal izango ditugu lorategi eta balkoietan.
Inguru pribilegiatu batean kokatuko da azoka, EHUko Arboretumean hain zuzen, Leioako campusean. Leku horrek sekulako interesa du botanikari eta landarezaleentzat. Azokaren esparruan bertan bisitariek indarrak berritu ahal izango dituzte hemengo produktuak dastatuz, eta Arboretumeko zidorretan zehar paseoan ibili ahal izango dira.
Animatu nahi zaituztegu ordu atsegin batzuk pasatzera Bizkaiko naturagune ederrenetariko batean.
Sarrerak: Dohainik
Aparkalekuak: Antolatzaileek bi aparkaleku atonduko dituzte Arboretum-eko inguruetan.
Doako autobus zerbitzua: metroz etorritako bisitarientzat, Astrabudua (Erandio) eta Leioa geltokietatik EHUraino doako autobus zerbitzua egongo da. Autobus zerbitzua, bai larunbatean bai igandean izango da. Ibilbidea ondorengoa da:
Metro – Luis Bilbao Libano- Iparragirre etorbidea (kiosko flores)-Elexalde-Sarriena- EHU
| Goizez | Arratsaldez |
|---|---|
| 9:30 | 14:30 |
| 10:00 | 15:00 |
| 10:30 | 15:30 |
| 11:00 | 16:00 |
| 11:30 | 16:30 |
| 12:00 | 17:00 |
| 12:30 | 17:30 |
| 13:00 | 18:00 |
| 13:30 | 18:30 |
| 14:00 | 19:00 |
| 19:30 |
Igandean ez dago zerbitzurik 19:00 eta 19:30etan