Breadcrumb

Agenda

UPV/EHU babes eske datozen pertsonen eskubideen alde

"UPV/EHU errektoreak eta bere gobernu taldeak, Gobernu Kontseiluak 2015eko urriaren batean, aho batez, hartutako erabakiaz bat etorrita, babes eta aterpearen eske datozen pertsonen eskubideen alde agertu gura dute ezelako aitzakiarik gabe. Eskubideok, gizakiaren duintasunean oinarrituta, sistematikoki urratuta ari dira izaten uneotan geure begien aurrean, Nazioarteko Zuzenbidearen, Europar Batasuneko Zuzenbidearen eta Bertako Estatu kideen Zuzenbidearen hainbat tresnatan aitortuta badira ere. UPV/EHUk, legezko eta justiziazko eskakizun hauek egunetik egunera lortzearren lan egiten ari diren pertsonen ondoan ageri nahi du. Galdegiten dugu giza eskubideen adierazpen unibertsala, Genevako konbentzioa, giza eskubideen europar hitzarmena eta Dublingo protokoloa osotasunean bete daitezela, bai eta Europar Batasunaren tratatua eta EBren oinarrizko eskubideen gutuna ere, errefuxiatu eta babesik eskatzen duten pertsonei dagokienean. Horregatik UPV/EHUko gobernu taldeak bat egiten du Babes eta aterpearen eske datozen pertsonen eskubideen aldeko Europako Martxak larunbat honetarako, otsailak 27, 12:00etan, euskal hiriburuetan egin dituen deialdiekin."