Breadcrumb

Agenda

Euskararen Eguna UPV/EHUn

UPV/EHU euskararen unibertsitateak, euskararekin duen konpromisoarekin bat eginaz, ekitaldiz betetako egitaraua prestatu du abenduaren 3an, asteazkenean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Lau egunetan zehar, astelehenetik ostegunera bitartean, jai giroa nagusituko da unibertsitateko hiru Campusetan.

 

Hau da Bizkaiko Ekimenen agenda:


Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko "Komunikazio Txokoa" taldeko ikasleek 4-5 asteko kanpaina antolatu dute euskararen erabilera sustatu eta 365 egunetan presente egon dadin. Eta gainera:


Abenduak 2, asteazkena

  • 12:00 "Baga, biga, higa", Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen eskutik, multimedia formatuko hitzaldi-kontzertua, euskarazko musikaren transmisioa sustatzeko. Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatuta, ikastegiko paraninfoan.
  • 18:30 Koldo Mitxelenari, esker onaren agiri. Bizkaia Aretoan.

 


Abenduak 3, osteguna

  • 8:00 Narrazio lehiaketa ‘Euskara eta Osasuna', Medikuntza eta Odontologia Fakultatean, osasungintzan idatzizko komunikazioaren garrantzia azpimarratzeko.
  • 9:00 Hausnarketarako ekimena, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle  eta ikasleek osatutako HAUTATU taldearen hausnarketarako ekimena.
  • 10:30 Leioako eskoletako umeak giroa kantuz alaitzeko elkartuko dira Mikel Laboa plazan.
  • 10:45 Pregoia. Zapiak jantzi eta festa hasi, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.
  • 11:00 Kalejira eta orotariko dantzak. Campusean zehar, fakultatez fakultate.
  • 12:00 Bertso saio musikatua Irlandako University College Dublin unibertsitateko Cumann  Gaelach taldeko ikasleekin batera. Liburutegiko eraikuntzako Ikasletxean.
  • 12:00 Gatibuko kideen kontzertu akustikoa eta, ondoren, solasaldia Alex eta Mikel taldekideekin, Bilboko Industria eta Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Eskoletako ikasleen jantokian.
  • 12:30 Lip Dub baten grabaketa Medikuntza eta Odontologia Fakultateko pasilloetan zehar, sarrera nagusian hasita.
  • 12:45 'Etxepare Rap', Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan.
  • 13:00 Pintxopotea eta trikitixa Industria eta Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Eskoletako kafetegian.
  • 14:00 Bazkaria Ostalaritza Eskolako jantokian. Bertsolariak, flashmoba eta antzerkia ere izango dira eta euskarazko esaeren lehiaketaren sari banaketa ere egingo da bertan.
  • 15:00 Herri kirol txapelketa: sokatira, txinga erute, lokotzak... Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Eskolako sarreran.
  • 15:45 Kontzertuak Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan: Nagore Rondon abeslaria, 'The Rise' taldea eta karaokea.
  • 16:00 Mus txapelketa, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Eskoletako kafetegian.
  • 19:00 Kontzertu akustikoa Hesian taldeko Fran eta Zuriñeren eskutik Plentziako Itsas Estazioko aretoan.