Breadcrumb

Agenda

Jardunaldia Jardunaldia

Ikas komunitateak, ikasleek eskolan arrakasta lortzeko eta gizarte-aldaketak errazteko

Irudia

UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako jardunaldia eta Ikas Komunitateen III. Estatu-Topaketa egingo dira Bizkaia Aretoan

Ostiralean, martxoak 28, 9:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) Ikas Komunitateak izeneko jardunaldia hasiko da. UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolak eta Eusko Jaurlaritzako Berritzegune Nagusiak antolatu dute topaketa, "@ikaskom, beste eskola bat, beste gizarte bat. Hezkuntzako jardunbide arrakastatsuak" lelopean. Jardunaldiaren helburua hauxe da: jardunbide arrakastatsuak abiaraztea, ikasle guztiek eskolan arrakasta lortzeko, eta bai eskola bai gizartea aldatzen laguntzeko. Larunbatean, hilak 29, Ikas Komunitateen III. Estatu-Topaketa ere egingo dute.

Bi egunetan, partaideek hitzaldi eta tailerren bidez esperientziak jakinaraziko dituzte. Ostiralean, genero-indarkeria izango da ardatz nagusietako bat. Goizean, Bartzelonako Unibertsitateko irakasle Ramón Flechak eta Lidia Puigvertek "Prevención de la violencia de género y nuevas masculinidades" hitzaldia botako dute. Arratsaldeko 15:00etan, UPV/EHUko irakasleek Nekane Belokik, Igone Arostegik eta Leire Darretxek hitza hartuko dute. Belokik IKUA (Ikas Komunitateen Unibertsitateko Azpisarea) proiektua aurkeztuko du. Proiektu hori unibertsitateko irakasleei zuzendutako ikas komunitatea da. Arlo horretan, Arostegi eta Darretxe "Ikasketa dialogikoa"z mintzatuko dira. Egunean, 6 tailerretan Ikas Komunitateek jardunbideak erakutsiko dituzte ezagutarazteko.

Bestalde, larunbatean, hilak 29, 9:00etan, Ikas Komunitateen III. Estatu-Topaketa irekiko du Cambridgeko Unibertsitateko Marie Curie Postdoctoral Research Fellow ikertzaile Rocío García Carriónek eta "Las interacciones como base del aprendizaje" berbaldia emango du. Jarraian, goizeko 11:00etan, Loyola Andalucia unibertsitateko irakasle Cristina Pulidok eskainiko du hitzaldi hau: "Investigación dialógica, código ético. Protocolos para la colaboración de Comunidades de Aprendizaje en investigaciones". Azkenik, 12:30etik aurrera estatuko komunitateek esperientziak partekatuko dituzte.

Informazio gehiago: http://ikaskom.blogspot.com.es/

Informazio gehigarria