Breadcrumb

Agenda

Aparkaleku berri bat ireki da Bizkaiko Campusean 120 ibilgailurentzako tokiarekin

Lehenengo argitaratze data: 2013/09/27

Irudia

Irailaren hasieratik erabilgarri dagoen estalitako parkingaren 1.127 plazei gehituko zaizkie.

Aste honetan, aire zabaleko aparkaleku berri bat ireki da UPV/EHUko Bizkaiko Campusean, estalitako aparkaleku berriaren eta I. eta II. Ikasgelategien artean kokatuta dagoena. Azpiegitura berri honek 120 ibilgailuentzako aparkaleku berriekin hornituko du Campusa. Guzti horiei, gainera, irailaren hasieratik (ikasturtearen hasierarekin batera) erabilgarri dauden 1.127 estalitako aparkalekuak gehitu behar zaizkie.

Aire zabaleko aparkaleku horren sarrera eta irteera Via Aemilia bidean daude, Campusa eta UPV/EHUren Teknologia Parkea lotzen dituen kalean.

UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak espero du azpiegitura horiei esker Campusera heltzea errazagoa izatea.