Breadcrumb

Agenda

Blanca Mª Caballero, Meatzeen eta Herri Lanen IngeniaritzaTeknikoko Eskolako zuzendari berria

Lehenengo argitaratze data: 2013/03/14

Irudia

Talde berriak zentroaren aitorpena bultzatzea du helburu, besteak beste, aurten ospatuko duten mendeurrenarekin bat eginez.

Blanca Mª Caballero izendatu dute UPV/EHUko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako zuzendari, 2006 urtetik kargu horretan izan den Itziar Aranguiz ordezkatuz. Ikastegiko zuzendaritza talde berrian hauek daude: Mª Josefa González, Akademia Antolakuntzako zuzendariordea, Marcos Larrauri, Kalitate eta Berrikuntzako zuzendariordea, María José García, Enpresekiko Harremanen eta Mugikortasuneko zuzendariordea, Aitziber Elgezabal, Unibertsitate-hedakuntzako zuzendariordea, eta Isabel Eguia, idazkari akademikoa.

Zuzendaria Kimika Zientzietan doktorea da eta 1986tik dabil irakasle eskola honetan, Ingeniaritza Kimikoaren arloan. SUPREN (Sustainable Process Engineering) ikerketa taldeko partaidea ere da. Gaur egun, bere ikerketa hondakinen birziklapenean datza, tratamendu termikoen bidez. Kudeaketa lanari dagokionez, aurreko zuzendaritza taldean Enpresekiko Harremanen eta Mugikortasuneko zuzendariordea izan zen.

Aurten Eskolak ospatuko duen mendeurrenarekin bat eginez, zuzendaritzak ikastegiaren prestigio eta kalitatearen aitorpena bultzatu nahi du, zentroaren eragineko eremuan. Horretarako, Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako graduaren bi ibilbideak, Meatzeak eta Energia, behin betiko eta sendo ezartzea, baita Ingeniaritza Zibileko gradua ere. Era berean, Blanca Mª Caballerok eta bere taldeak titulazioak lan-merkatura bideratzearen alde egin nahi dute. Bestalde, zuzendari berriak uste du "lankidetza, nazioarteratzea, zentroko estamentu guztien parte-hartzea eta ikerkuntza bultzatzea" inportantea dela.