Breadcrumb

Agenda

UPV/EHUk Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu du

Lehenengo argitaratze data: 2013/03/08

Irudia

UPV/EHUk Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu du "Emakume Zientziadunak" izenburupean. Lehenik, ekitaldi instituzionala ospatu da eta, bertan, genero ikuspegia barne hartzen duten master amaierako lanen I. Maria Goyri Saria eman da. Lehen edizio honetan Itzea Goicoleak jaso du saria "Feminismo y piedad: un análisis de género en torno a las conversas al islam" izenburua daraman lanagatik.

Ondoren, '¿Son raras las mujeres de talento?' antzezlana estreinatu da. Anne Rougée fisikari eta aktore frantsesak idatzi eta UPV/EHUko Matematika irakasle Marta Machok itzuli du antzerki lan hau eta Ikuskizunaren Arte eta Zientzia Masterrak ekoitzi du, David Barberoren moldaketatik abiatuta. Guztira, 50 bat pertsona, denak UPV/EHUri lotuak, ibili dira lanean antzezlana taularatzeko. Zientzia arloan emakumeek ikusgarritasuna eta aitorpena lortzeko dituzten zailtasunez hausnartzen du obrak. Anne Rougée ekitaldi instituzionalean eta antzezlanaren estreinaldian egon da.