Breadcrumb

Agenda

Euskal Herriko Unibertsitatearen adierazpena

Lehenengo argitaratze data: 2013/04/02

Estatuko Gobernuaren ordezkariak errekerimendua egin dio Euskal Herriko Unibertsitateari estatuko bandera jar dezan Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan eta Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan. Ikusita ordezkariak plazaratu egin duela errekerimendu hori, erakunde akademikoak ezagutzera eman nahi du bere erantzuna.

Unibertsitateko idazkari nagusiak gutun bat bidali dio errekerimendua jarri duenari, esanez aipatutako arloa arautzen duen 39/1981 Legeak xedatzen duela noiz jarri behar den haizetara Espainiako bandera administrazioaren eraikinetan. Unibertsitateak, bada, jakinarazi dio Estatuko Gobernuaren ordezkariari erakunde akademiko honi ezin zaiola aplikatu legea, unibertsitatearen izaera juridikoa ez baita aipatutako legean adierazitako administrazioena.