Breadcrumb

Agenda

Ibai Eizaguirrek Eguzkia ikutu du bigarren aldiz

Lehenengo argitaratze data: 2013/06/20

Irudia

UPV/EHUko ikaslea den Ibai Eizaguirrek El Sol jaialdiaren aurtengo edizioko Brontzeko Eguzkia lortu du Gazte Sortzaileak kategorian.

Ibai Eizaguirrek, UPV/EHUko Publizitate eta Harreman Publikoko 4. kurtsoko ikasleak, Bilbon maiatzaren 30etik ekainaren 1era arte egin den El Sol festibalaren Brontzeko Eguzkia lortu du Gazte Sortzaileak kategorian, Toda gran tónica tiene una gran historia bideoarekin. Ikasleak joan den urtean Seagram´s ginebra markarentzat egindako spotarekin kategoria berdinean Zilarrezko Eguzkia lortu zuen. Harro azaldu da lortu duen sariarekin, baina oinak lurrean mantendu nahi ditu: "Egia da bi Eguzki jarraian lortzeak konfiantza gehiago ematen dizula, baina, egia esanda, egunero balio duzuna erakusten ez baduzu eta nahi duzun ideia lortu arte buruari bueltak ematen ez badizkiozu, iraganean lortu duzunak ez du ezertarako balio". Gainera, ikaslea zintzotasunezko adibide garbia da. Izan ere, bideoa berak bakarrik egin arren, klaseko kide batekin apuntatu zen, lehenengo saria irabaztekotan, masterra bi pertsonentzat zelako.

Aurten, festibalaren 28. edizioan, 14 produktu aurkeztu dira Gazte Sortzaileak kategorian. Aurkeztutako bideoen helburua indiar jatorria duen Markham Premium Indian Tonic Water tonika berriarentzat eginda dago, 2012ko ekainetik aurrera Espainian dagoena. "Agian hurrengo urtean Osborne upeltegiak limoisoro bat erosten du eta, horren inguruko briefing bat egitekotan, gintonic hoberena izango genuke", aitortu du txantxetan Eizaguirrek.

Festibalaren aurtengo edizioan, helburua kontsumo handiko produktu berri bat merkatura hedatzea izan da. Honekin, ikasleek publizitateko esparru lehiakor baten benetako erronka baten aurka egiteko aukera izan dute Markham tonikaren spota garatuz. "Publizitateak egunero ikasteko beharra sortarazten du. Laburbilduz, lan, lan eta lan, baina gustuko tokian aldaparik ez", azaldu du Publizitate eta Harreman Publikoko ikasleak.

Gaur egun, Ibai Eizaguirre Madrileko Havas Worldwide publizitate agentzian praktikak egiten dabil. "Jauzia nabarmentzekoa izan da lan erritmoari dagokionez, errealitatezko masailekoa izan da publizitatea zer den eta publizitate agentzia handi batek nola lan egiten duen ikustea, baina egia da egiten duzuna gustatzen bazaizu, zure burmuinak bizirik jarraitzeko lan ezin hobea dela", adierazi du Espainiako Remo Txapelketan urrezko domina bi aldiz lortu zuenak. Bestalde, bere ikasketak kontuan hartuta, azken nota bat itxaroten dabil, Publizitate eta Harreman Publikoko lizentziaturari amaiera emango diona.

Toda gran tónica tiene una gran historia Markham tonikaren spota ikusteko: http://vimeo.com/65452020

1101 Originality Band, joan den urtean Zilarrezko Eguzkia lortzeko egin zuen Seagram´s ginebraren spota ikusteko: https://vimeo.com/42118409