Breadcrumb

Agenda

Amaia Zapiainek eta Mikel Hervasek irabazi dute Mikrokontakizun solidarioen lehiaketa

Lehenengo argitaratze data: 2013/12/12

Irudia

Edizio honetara 54 idazlan aurkeztu dira guztira, horietatik 14 euskaraz eta 40 gazteleraz.

Asteartean, abenduak 10, UPV/EHUren Biblioteka Nagusiko hitzaldi-aretoak "Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala" Mikrokontakizunen lehiaketako sarien banaketa ekitaldia hartu du. Lehiaketa hau UPV/EHUko %0,7 Elkartasun Fondoak antolatu du eta edizio honetan 54 idazlan aurkeztu dira guztira, horietatik 14 euskaraz eta 40 gazteleraz.

Epaimahaiak, euskaraz aurkeztutako mikrokontakizunen artean, Amaia Zapiainek idatzitako "Hitzak" idazlanari eman dio lehen sari, eta accesita Libana Taboadaren "Bakarrik" lanari.

Gazteleraz aurkeztutako mikrokontakizunen artean, berriz, lehen saria Mikel Hervasen "Vox Populi" lanak irabazi du, eta accesita Maitane Muñozen "Juego de niños" mikrokontakizunak.

Beste alde batetik, publikoaren boto gehien jaso dituzten lanak Olatz Mitxelenaren "Mina ari du", euskaraz, eta Soraya Garcíaren "El tesoro más preciado", gazteleraz, izan dira.

Sariei dagokionez, bai euskarazko zein gaztelerazko mikrokontakizun irabazleek 300 euro jaso dituzte bakoitzak, eta accesitek 200 euro bakoitzak. Bestalde, bozketa irekiaren bidez publikoak aukeratutako euskarazko eta gaztelerazko lan onenek 100 euro irabazi dute bakoitzak.