Breadcrumb

Agenda

Natalia Soldevilla UPV/EHUko Metalen Ingeniari tituludunak airegeneradoreen osagaietarako superaleazio bati buruzko ikerketa garatu du

Lehenengo argitaratze data: 2013/06/14

Irudia

Lan horrekin Bilboko Ingeniaritza Eskola Fundazioak ematen duen Karrera Amaierako Proiekturik Onena Saria lortu du.

Natalia Soldevilla, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Materialen Ingeniaritzan tituludunak lortu du Karrera Amaierako Proiekturik Onenaren Saria, industria aeronautikoan fabrikaziorako osagaietan erabiltzen diren supelaleazio egitura mikroskopikoaren ikerketa batekin. Lan honek Ingeniaritza Eskola Fundazioak urtero ematen duen aitortzaren maila gorenena lortzeaz gain, sektore aeronautikoan ITP euskal enpresari, konpetentzia mailako abantailak ekar diezaioke.

"Estudio de la relación entre microestructura y propiedades mecánicas en la aleación fundida Inconel 718" izenburuko lanarekin Natalia Soldevillak material berri batek duen jokabide mekanikoaren inguruan (erresistentziari eta muturreko egoeretako egonkortasunari dagokionez) lan zehatza egin du urte osoan zehar, tenperatura handietan lan egiteko gai dena eta sektore aeronautikoaren baitan, hainbat pieza egiteko orduan, leku garrantzitsuena hartuko duena.

Superaleazio honek ia urtzera heltzeko tenperaturan ere bere ezaugarriak mantentzeko gai izateaz gain, oxidazioari eta korrosioari ere erresistentzia altua mantendu ahal duela erakusten du, material honekin fabrikatutako osagaien erabilera-bizia, kontutan hartzeko moduan luzatuz. Ezaugarri guzti hauek beraz, lehengai garrantzitsuan bihurrarazten du, berebiziko garrantzia duena tenperatura gorenetan lan egiten duten osagaien garapenean eta fabrikazioan, adibidez, hegazkinen turbinetan, eta bere fabrikazioan, Industria de Turbopropulsores, S.A. (ITP) euskal enpresa espezializatua da.

Konpetentzia abantailak ITP-erentzako

ITP-ko Materialen Teknologia eta Prozesuen Sailarekin lankidetzan egindako lanean, Superaleazio honen mikroegituraren eta bere ezaugarri mekanikoen arteko erlazioa ikertzerakoan, proiektu sarituak, enpresarentzako hainbat konpetentzia abantaila lortu ditu, hauen artean azpimarragarriena, osagai konkretu baten jokaera mekanikoa neurtzeko metodologiaren garapena da, modu erraz eta arinean, entseguak eta hauek sortzen dituzten denbora eta kostuak murriztuz. Egindako esperimentuak era berean, euskal enpresak osagai aeronautiko berriak diseinatzeko erabilgarriak izango dira.

1.500 euroz hornitutako golardoa, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Hitzaldien Aretoan gaur emango zaio ikasleari eta 12:30etan antolatutako ekitaldian bere egileak lanaren aurkezpen bat egingo du. Saria eman duen epaimahaia (aurten bere hamabosgarren edizioa izanik), Luis Herrando eta Ernesto Cilleruelo, Fundazioko presidente eta zuzendariak eta Enrique Amezua eta Laura Barrio, Eskolako zuzendari eta zuzendariordeak osatu dute hurrenez hurren.

Karrera Amaierako Proiekturik Onena saria urtero antolatzen du Bilboko Ingeniaritza Eskola Fundazioak. 1997an sortu zen Ingeniari Eskola Fundazioa ikastetxearen ehungarren urteurren akademikoa dela eta. Eskolako Gobernuko sailen aholkularitza da bere eginbehar nagusia, Ingeniaritzaren irakaskuntzan eta ikasleen prestakuntzan zein enpresa eta instituzioen harreman eta lankidetzan, emaitza hobeagoak lortzeko helburu nagusiarekin. Bikaintasunaren sustapen honetan, Fundazioak zenbait golardo eta bereizgarri ematen dizkie Ingeniaritzarekin zerikusia duten pertsona zein erakundeei, adibidez, Ingenia Sariak.

Enpresa Mintegiak

Bestalde, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko 2012-2013 ikasturtean zehar, bigarren zikloko 258 ikasleek "Enpresa Mintegiak" hamabosgarren edizioko programan parte hartu dut. Ekimen hau, Eskolak puntarengoko enpresa eta ikerkuntzarako zentro teknologikoekin lankidetzan antolatutakoa da, ikasleen formazioa osatzeko helburuarekin.

Datozen urteetan garapenerako aurreikuspen onak dituzten jarduera berrien gaiak eskaini dira urtean zehar egin diren zortzi mintegietan eta hainbat gai izan dira hauetan hizpide, adibidez, kalitatea eta segurtasuna enpresan, Lean diseinua, eraikuntza ingeniaritzaren joerak, bertsio artifizialak eta bere aplikazioak, nazioarteko araudietan oinarritutako enpresa kudeaketa, uraren industria edo potentziadun sistema elektronikoak. Oraingo edizio honetan, enpresa eta bere sektorean puntarengo diren instituzioetako profesionalek eskaini dituzte mintegiak, adibidez, Galbaian, Guardian Llodio, Easytech, Idom, Tecnalia, Aenor, Hidroambiente edo Ingeteam.

Ekimen akademiko honen helburu nagusia, zortzi eta hamabi orduren arteko iraupena duten mintegi laburren bitartez, Eskolan jasotako formazioa osatzearena da. Parte hartzen duten ikasleek, aukera libreko kredituak jasotzen dituzte garatutako formazio jardueraren errekonozimenduzko diplomarekin batera. Eta ekimen honek gainera, etorkizunean euren langileak izan daitezkeen ikasleekin harremanak izateko aukera ematen die enpresei.