Breadcrumb

Agenda

UPV/EHuko Bizkaia Aretoa, Arkitekturako Secil Sariko finalista

Lehenengo argitaratze data: 2013/05/11

Irudia

Portugaleko Ordem dos Arquitectos-eko ordezkaritza batek bisitatuko du gaur Alvaro Sizak diseinatutako eraikina.

Secil Sariak, arkitektura portugaldarraren sari nagusiak, Bizkaia Aretoa izango du aurtengo finalisten artean, UPV/EHUk Abandoibarran duen paraninfoa. Secil Saria, Portugalen arkitekturako saririk garrantzitsuena, bi urtero ematen da, eta, bere helburua, arte honetarako mesedegarriak diren lanen onarpen publikoa sustatzea da. Alvaro Sizak, Oportoko arkitekto famatuak eta Bizkaia Aretoaren egileak, beste edizio batean saria lortu zuen baita ere.

Aurtengo edizioan 2010 eta 2011an egindako lanak baloratu egingo dira eta Portugaleko Errepublikako presidentearen babesa izango du. Gainera, Secil mezenasek (zementu produktorea) eta Arkitektoen Eskolak (Ordem dos Arquitectos) sustatu eta antolatuko egingo dute ekitaldi hau, hurrenez hurren.

Aurkeztu diren obren artean berezko eskaerak daude, diseinatzaileenak eta epaimahaiko partaideen izendapenak baita ere. Bizkaia Aretoa epaimahaiak hautatu zuen. Epaimahaiak finalistak diren eraikin guztiak bisitatzen ditu eta bere artean bakarrik arkitektoak sartzen dira. Izan ere, bere presidentea Manuel Graça Dias da, Oportoko Unibertsitateko irakaslea eta Expo´92ko Portugaleko Pabiloiaren eta Lisboako Arkitektoen Eskolako egoitzaren egilekidea dena.

Gaur, larunbatean, Ordem dos Arquitectos-eko ordezkaritzak Bilbora joan da, Bizkaia Aretoko konfigurazioa zuzenean ezagutzeko eta bere hautagaitza ebaluatzeko helburuarekin. Bisitaldia, Manuel Graça Dias, Paula Araújo da Silva eta Pedro Machado Costa arkitektoak eta epaimahaiko kideak egin dute, UPV/EHUko Bizkaiko Kanpuseko Errektoreordetzako eta Euskal Herriko arkitektoen elkargo ofizialeko ordezkariekin batera. Irabaziko duen lana ekainaren azken egunetan ezagutaraziko da.