Breadcrumb

Agenda

Psikologia Aplikatuko Zerbitzua Bizkaiko Campusean ere aritzen da azarotik aurrera

Lehenengo argitaratze data: 2013/11/27

Irudia

Zerbitzuaren eginkizuna da ikasleei arreta psikologikoa eskaintzea, eta laguntza zein aholkuak ematea zailtasun psikologikoak dituztenei.

Psikologia Aplikatuko Zerbitzuak Bizkaiko Campusean ere jardungo du azarotik aurrea, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen beheko aldean (Sarriena, z/g, Leioan). Orain arte Gipuzkoako Campusean aritu den zerbitzuaren eginkizuna da ikasleei arreta psikologikoa eskaintzea, eta laguntza zein aholkuak ematea zailtasun psikologikoak dituztenei.

Zerbitzuak 8-10 saio eskaintzen ditu, doan; eta norbaitek saio gehiago behar duenean, nora jo dezakeen azaltzen dio. Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, mezu bat bidali behar da spa@ehu.es helbidera, hitzordua eskatzeko. Mezu horretan egin behar da zein den interesatuaren egoera. Mezu guztiak erantzuten dira 24/48 orduko epean.