Breadcrumb

Agenda

Unibertsitate aurreko 6.600 ikasle baino gehiago UPV/EHUn bisitari ateak zabaltzeko egunetan

Lehenengo argitaratze data: 2014/03/07

Jardunaldioi esker, ikastegi ezberdinetarako bisita gidatuen bidez, titulazioa aukeratzeko laguntza eskaintzen zaie biharko unibertsitarioei.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak hasiera emanen die, martxoak 8, larunbatetik aurrera, Ateak zabaltzeko egunei, hau da, UPV/EHUk bere ikastegiko ateak zabalduko dizkie Euskal Herriko unibertsitate aurreko ikasle guztiei, bertatik bertara, bere irakaskuntza, azpiegitura eta lanbide proiekzioaren ezaugarriei buruzko informazioa eskainiz. Jardunaldi hauen azken helburua baita etorkizuneko ikasleak unibertsitate ikastegietara hurbiltzea, matrikulatu nahi duen titulazioa hautatzen lagun liezaiekeen informazioa emanik.

Unibertsitate ikastegi bakoitzean bitariko jarduerak egiten dira. Batetik, informazio saioak, non irakasleek ikastegian irakasten diren graduen berri ematen baitute eta, bestetik, ikastegian barreneko bisita gidatuak.
Jardunaldi hauetan parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea eta, aurtengoan, 6.604 ikaslek eman dute izena. Guztiotatik, 1.431 arituko dira Arabako campuseko ikastegietan, 2.136 Gipuzkoako campusean eta 3.037 Bizkaiko campusean.

Ateak zabaltzeko egun hauetan UPV/EHUko unibertsitate ikastegi guztiek hartuko dute parte, Medikuntza eta Odontologia Fakultatea eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa izan ezik. Honako egutegi honekin bat etorrita:

 

martxoak 10

martxoak 11

martxoak 12

martxoak 13

Arabako unibertsitate aurreko ikasleek bisitatzen dute:

ARABA

--

BIZKAIA

GIPUZKOA

Bizkaiko unibertsitate aurreko ikasleek bisitatzen dute:

BIZKAIA

ARABA

--

GIPUZKOA

Gipuzkoako unibertsitate aurreko ikasleek bisitatzen dute:

--

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA


Hauez gain, ondoko ikastegi hauek ere egingo dituzte jardunaldiak data hauetan:

  • 2014ko martxoak 8, larunbata
    • Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko UE, 10:00etan
    • Donostiako Arkitektura GET, 10:30etan
  • 2014ko martxoak 14, ostirala
    • Nautika eta Itsasontzi-makineria GET , 15:30etan
    • Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko UE, 19:00etan
    • Bilboko Enpresa Ikasketen UE, 17:30etan
    • Gasteizko Ingeniaritzako UE, 15:30etan
  • 2014ko martxoak 15, larunbata, 10:30etan
    • Donostiako Enpresa Ikasketen UE
  • 2014ko martxoak 29, larunbata, 10:30etan
    • Donostiako UE Politeknikoa

Informazio gehiago