Breadcrumb

Agenda

Teófilo Rojo eta Fernándo Cossío saritu ditu Espainiako Kimikaren Errege Elkarteak

Lehenengo argitaratze data: 2013/06/17

Irudia

Teófilo Rojo eta Fernándo P. Cossío UPV/EHUko irakasleek Espainiako Kimikaren Errege Elkartearen (RSEQ) Kimika Inorganikoko eta Kimika Organikoko Sariak jaso dituzte, hurrenez hurren.

Teófilo Rojok 1981ean defendatu zuen bere doktorego-tesia UPV/EHUn, baina bere ikerketaren zati bat lankidetzan burutu zuen Laboratoire de Chimie du Solide du CNRS erakundearekin. 2010etik CIC Energigune Ikerketa Zentro Kooperatiboko Elektrokimika arloko Zuzendari Zientifikoa da. Aitzindaria izan zen Erresonantzia Paramagnetiko Elektronikoko Espainiako lehen ekipoen instalazioan, eta, ondorioz, berak zuzentzen duen taldeak arlo honetan burutu diren ikerketak lideratu ditu. Era berean, UPV/EHUn jarritako beste azpiegitura zientifiko batzuen instalazioaren arduraduna ere izan da, neurri magnetikoen unitatea bezala. Batez ere, egoera solidoaren kimikan eta materialeen zientzian espezializatutako zientzialaria da, eta bere lana aplikazio teknologikoak eduki ditzaketen materiale berrien prestakuntzara eta ikerketara dago bideratuta bere lana. Materialeen eremuan duen esperientziatik abiatuta, azken urteetan bere ikerketak energiaren bilketan eta bere funzionamenduan inplikatuta dauden mekanismoetan aplikatuak izan daitezkeen materialen ikerketak burutu ditu.

Fernando P. Cossíok Kimika ikasketak burutu zituen Zaragozako Unibertsitatean eta 1984. urtean doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, Claudio Palomo irakaslea). Doktoratu ondoko egonaldia Frantziako Ikerketa Zientifikorako Zentro Nazionalean (Centre National de la Recherche Scientifique, Talence, Francia, Doctor J.P. Picard) burutu ondoren, UPV/EHUn irakasle bezala hasi zen 1988an, 2002. urtean katedradun eginaz. 1994an, UCLAn (University of California, Los Angeles, USA) K.N. Houk irakaslearen laborategian egindako egonaldi labur baten ondoren, teoria konputazionala eta kimika organika esperimentala bateratzea erabaki zuen erreakzio kimikoen selektibitatearen jatorria ikertu nahian. Bere ikerketa lerro nagusien artean erreakzio periziklikoak, konposatu organometaliko eta organokatalitzaile bitartez C-C loturak eratzeko erreakzioak edota medikuntzarako kimika (integrinen eta entzima epigenetikoen inhibitzaileen diseinu eta sintesi kimikoa) aipatu daitezke.

Beste saritu batzuk

Beste alde batetik, Espainiako Kimikaren Errege Elkarteak (RSEQ) Ikerketa Saria eta Urrezko Domina Tomás Torres Madrilgo Unibertsitate Autonomoko (UAM) ikerlariari eman dio, bere ibilbideagatik. Era berean, Kimika Analitikako Saria Angel Maquieirari (Valentziako Unibertsitate Politeknikoa) eman dio, Ingeniaritza Kimikako Saria José Mario Díazi (Oviedoko Unibertsitatea) eta Fisika Kimikako Saria Miquel Solári (Gironako Unibertsitatea).