Breadcrumb

Agenda

Talde lana, adimenez ikasteko tresna

Lehenengo argitaratze data: 2013/12/19

Irudia

"Facilitación de equipos de innovación" liburuaren idazketa UPV/EHUko katedradun emeritu Sabino Ayestaránek zuzendu du.

Elkarlanean aritzen ikasteko bitartekoa, tresna eta teknika dela lan-taldea nabarmenduko dute Bizkaia Aretaoan egingo den "Facilitación de equipos de innovación" liburuaren aurkezpenean. UPV/EHUko Gizarte Psikologia katedradun emeritu Sabino Ayestaránek esanez, "bizitako esperientziaren bidez ikasten da talde-lanean aritzen, eta esperientziari buruzko gogoeta eginaz, adimen-ikaskuntza lortzen da".

Liburuaren idazketan ere parte hartu dute egun UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreorde Nekane Balluerkak, UPV/EHUko Oinarrizko Psikologia Prozesuak irakasle Aitor Aritzetak eta Gizarte-Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia irakasle Arantxa Gorostiagak; eta baita ere Innobasqueko Adimen Emozionalaren Partzuergoko dinamizatzailea eta proiektu burua den Olga Gómezek. Autore guztiek esperientzia handia dute erakundeen barnean lantalde berritzaileak eraikitzen eta kasu bakoitzean lortzen diren emaitzak ebaluatzen.

Eskuliburu horrek esparru praktiko eta zehatza eskaintzen du lan-taldeak osatzean esperimentatzeko eta ebaluatzeko, baina ez du errezeta-liburua izan nahi. Aurkezpenean eta mahai inguruan parte hartu duten egileek uste dute, lantaldean aritzearen helburua pertsonen arteko ezinbesteko lehia erabiltzen ikastea dela guztientzat onuragarria izango litzatekeen elkarlana lortzeko.

Lehenen bi kapituluetan, talde txikien eta ekipoek erakundeen barnean duten garapenaren psikologiari buruzko ikerketa enpirikoaren historiako gertaera garrantzitsuenak biltzen dira. Ondoren, azaltzen dute zergatik igaro den I-P-O eredu teorikotik (I=Sarrera-aldagaiak, P=Prozedura eta O=Irteera-aldagaiak) IMOI eredura (I=Sarrera-aldagaiak, M=Bitartekari gainerakorrak, O=Irteera-aldagaiak eta I=Bigarren zikloko sarrera-aldagaiak).

Dudarik gabe, aparteko erabilgarritasun praktikoa duen liburua da, erakundeetako taldeen kudeaketarako egokia, beti ere oinarrizko printzipio bezala hartuta emaitza onenak eskuratzeko hobe dela lankidetza lehiaketa baino.