Breadcrumb

Agenda

Nutrizioari eta Elikagaien Segurtasunari buruzko Wikia

Lehenengo argitaratze data: 2013/11/27

Irudia

Nutrizio eta Elikagaien Segurtasun arloko 1.000 hitz baino gehiago jaso dira lanabes bakar batean. Lanabes hori oso erraz erabil eta eskura daiteke Smartphone-ren bidez.

Horixe da Elikak -Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa- egindako Wikiaren azken hedapena. EHUren laguntzarekin definitutako 1.000 hitz jasotzen ditu dagoeneko.

Oraingoan, nutrizio, dietetika eta bromatologia arloko 17 adituren eta ikertzaileren laguntza jaso du ELIKAk, guztiak EHUko Farmazia Fakultateko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Sailekoak.

Talde horrek nutrizio arloko 600 hitz berri jarri ditu, beste beste "Koloratzailea" eta "Mirarizko dietak".

Hiztegi-Wiki hori kontsumitzaileentzat da, eta web orriaren bidez (euskaraz eta gaztelaniaz) zein Smartphone edo Tablet-aren bidez (Android eta Apple) kontsulta daiteke.

Nutrizioa eta Elikagaien Segurtasuna bezalako gai garrantzitsuetan ezinbestekoa da iturri fidagarrietako informazioa eskuratu ahal izatea, Wiki honen kasuan bezalaxe; izan ere, EHUko zein ELIKAko langile profesionalen talde handi batek bermatzen du.

ELIKA Fundazio Publikoa da, Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Sailari atxikitakoa, eta EAEn nekazaritzako elikagaien segurtasun maila albait handiena izatea du helburu.

WIKI-ELIKA

Jaitsi Androiderako aplikazioa

Jaitsi Applerako aplikazioa