Agenda

Zumetak Laboa ilustratu du, Mikel Laboa Katedrak atondutako liburu batean

Lehenengo argitaratze data: 2013/12/02

Irudia

'Xume. Laboa Zumetarenean' da Mikel Laboa Katedrak musikariaren omenez urrian antolatutako jardunaldien emaitza. 'Laboa gertutik' musika instalazio eta jardunaldietan aditu eta artistek parte hartu izan zuten, eta hantxe izan zen Jose Luis Zumeta margolaria ere. Berak ez zuen hitzaldirik egin; irudien bidezko lekukotza osatu du, Xume liburuan biltzen dena. Zumetak marraztutako musikariaren bariazio piktoriko xume eta sentikorrekin batera, Laboak kantatu zituen poeten zenbait poemarekin dator liburua. UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak atondu du liburua, eta Elkar argitaletxeak kaleratu.