Heliosziametroa

Arboretumaren heliosziametroa

Marín Rivasek diseinatu zuen helioskiametroa, eta Juan María Aguirregabiriaren laguntzaz eraiki zuen. Biak dira Zientzia eta Teknologia Fakultateko Grabitazioa eta Kosmologia ikertaldeko kideak, eta, beste gauza batzuen artean, unibertsoaren egitura ikertzen dute.

Helioskiametroa Leioako Campuseko beste toki batean zegoen, baina campuseko obrak egin eta gero, oraingo lekura ekarri zuten, 2009ko uztailaren 1ean.

Tresnak zutoin bat dauka (gnomon deritzona) eta haren goiko muturrean lente bat, lurrean Eguzkiaren irudi bat proiektatzen duena. Horri esker, hainbat efemeride antzeman ditzakegu: urtaroak, eguzkiaren deklinazioa eta altuera, eguneko argi orduen kopurua, eguzkia nondik irten eta nondik ezkutatuko den, edota zenbat ordu iraungo duen egunak, ez baita beti 24 ordukoa. Beraz, helioskiametroak erakusten digu, besteak beste, urte osoan ez daudela berdinak diren bi egun.