UPV/EHUko Honoris Causa Doktoreen pasealekua

Honoris causa doktorea unibertsitateak emandako ohorezko titulu bat da. Hotsandiko ekitaldi akademiko batean, titulu hori ematen zaie arlo akademikoan edo zientifikoan nabarmendu diren eta UPV/EHUrekin nolabaiteko lotura duten pertsonei.

Azken urteotan, izendapenaren ekitaldi akademikoa zuhaitz bat landatzearen ekintza sinbolikoari lotu zaio. Zuhaitz horiek guztiak daude gaur egun Arboretumera sartzeko iparraldeko bidean (Errektoregoaren aurrekoa), eta Honoris Causa Doktoreen pasealekua osatzen dute. Bertan, besteak beste, Carmen Reinhart eta María Vallet Regí (2013. urtea), Joseph E. Stiglitz (2006) edo Manuel Patarrollo (1999) irakasleek landatutako zuhaitzak daude.