Munduko Landareen IV. Azoka

2018ko urriaren 6an eta 7an. UPV/EHUren Arboretumean

Aurkezpena

Munduko Landareen IV. Azoka egingo da 2018ko urriaren 6an eta 7an Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campuseko Arboretumean.

Azokaren antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira, eta laguntzaileak, berriz, Leioako eta Erandioko udalak eta BBKren Gizarte Ekintza.

2015. urtean jaio zen landare-ekoizleen bilgunea izateko, munduko bazterretako hainbat espezie eta barietate erakutsi ahal izan ditzaten. Erakusleiho bat eskaini nahi da merkataritzako harremanak hobetzeko eta, aldi berean, landare-hazkuntzako tekniken eta ezagutzen berri elkarri emateko.

Azoka lekua, Arboretuma, 2008an inauguratu zen, 19 hektareako azalera du, eta bertan badira 130 espezietako 1.700 zuhaitz, munduko bost kontinenteetakoak. Interes botaniko handia izateaz gainera kokaleku pribilegiatuan dago, Bilbotik oso hurbil eta behar diren zerbitzu guztiez hornituta (autobusak, aparkalekuak, sarbide onak, hitzaldi aretoak...). Beraz, leku egokia da horrelako azoka bat egiteko.

Gertakari hau urteroko hitzordu gisa finkatzea nahi genuke, bai ekoizleentzat bai kontsumitzaileentzat zein bilduma-landareen zaleentzat.

Azoka

34 erakusketarik berretsi dute etorriko direla eta euren bildumak aurkeztuko dizkigutela. Bost kontinenteetako landareak miretsi eta erosi ahal izango ditugu, oso prezio onean. Gehienak ezezagunak dira gure latitudean, baina erraz hazi ahal izango ditugu lorategi eta balkoietan.

Inguru pribilegiatu batean kokatuko da azoka, EHUko Arboretumean hain zuzen, Leioako campusean. Leku horrek sekulako interesa du botanikari eta landarezaleentzat.

Azokaren esparruan bertan bisitariek indarrak berritu ahal izango dituzte hemengo produktuak dastatuz, eta Arboretumeko zidorretan zehar paseoan ibili ahal izango dira.

Animatu nahi zaituztegu ordu atsegin batzuk pasatzera Bizkaiko naturagune ederrenetariko batean.

Landare erakusleak

ZENBAKIA

IZEN KOMERTZIALA EKOIZTEN DITUAN BARIEDADEAK
1 PLANTAROMED
Málaga
Landare usaintsuak eta sendagarriak
2 VIVEROS ORTEL
A Coruña
Cameliak, Magnoliak, Ilex , …
3 PLANÉTE PELARGONIUM
Francia
Bidumako pelargoniumak
4 PLANTES MINIATURES
Francia
Landare kaudiziformeak, Euphorbia y landare zaporetsuak
5 FLORA DEL TRÓPICO
Madrid
Tropikoko orkideak
6 TODOPLANT BULBOSAS
Sevilla
Sudafrikako landare erraboildunak. Bildumatako landareak. Udaberriko eta udazkeneko erraboilak
7 VIVEROS EL JARDÍN
Valencia
Landare tropikalak eta subtropikalak
8 CÍTRICOS EL JARDÍN
Valencia
Bidumako zitrikoak
9 SALA GRAUPERA
Barcelona
Klima mediterraneoko landareak: zuhaixka-formakoak eta bizikorrak
10 VIVEROS ZUNOYAR MINTEGIAK
Gipuzkoa
Madevilla, Euphorbia Mili, Caladium, Adenium Obesum, …
11 PERIGORD PLANTES
Francia
Senpervivuum, sédum eta gramineak
12 VIVER TRES TURONS
Barcelona
Iberiar Penintsulako uretako landare autoktonak
13 ARCHITECTURE VEGETALE
Francia
Miniaturazko paisaiak eta landare egokituak (bonsaiak, zaporetsuak, …)
14 BALANTIUM
A Coruña
Zuhaitz-iratzeak
15 IABITI LANDARAK
Bizkaia
Modu tradizionalean hazitako iratzeak
16 TROPIC FLORE
Francia
Landare epifitoak. Tillandsiak eta beste Bromeliak
17 VIVEROS GREENATURA
Álava
Basogintzako landareak eta landare apaingarriak
18 CACTUS ISLAYA
Gipuzkoa
Kaktusak eta landare zukutsuak
19 LE PETIT GÉANT
Barcelona
Belar bizikorrak eta lastodun apaingarriak
20 AH ! LA FERMÉ DES SAVEURS
Francia
Landare usaintsu eta sendabelarrak
21 IRUN BONSAI
Gipuzkoa
Bonsai ugari
22 LURBERRY MINTEGIA
Gipuzkoa
Basafruituak eta fruitu txikiak
23 SINGULAR PLANT
Bizkaia
Bildumako kaktusak
24 PÉPINIÈRE MICHEL LUMEN
Francia
Landare bizikorrak eta asiarrak
25 PÉPINIÈRE DES FARGUETTES
Francia
Clematiak
26 PLANTAS VILLOR- VILLORSTORE
Asturias
Fuchsiak, Begoniak, Tradescantiak , Iresinak eta Peperoniak
27 ROSERAIE DE SAINT VINCENT
Francia
Arrosa- landare ugari
28 BITE ME! PLANTS
Bizkaia
Landare karniboroak
29 VIVEROS SUSTRAI MINTEGIAK
Nafarroa
Landare bizikorrak eta lastodunak
30 LA PIVOINE BLEUE
Francia
Paeoniak
31 ATAUNE USTIAPENA
Bizkaia
Zukaixka-erako landareak eta fruta-arbolak
32 MIS HERRAMIENTAS DE JARDÍN
Asturias
Lan-tresnak eta lorategirako artisau-osagarriak
33 LIBRERÍA PEMAN LIBURUDENDA
Bizkaia
Liburudenda
34 MUNDO BEGONIA
Gipuzkoa
Begoniak

 

Datu praktikoak

  • Sarrerak: Sarreraren salneurria euro bat da (12 urtetik beherako umeentzat dohainik). Azokako sarreran erosten dira.
  • Aparkalekuak: Antolatzaileek bi aparkaleku atonduko dituzte Arboretum-eko inguruetan.
  • Ordutegia: goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte.
  • Doako autobus zerbitzua: metroz etorritako bisitarientzat, Astrabudua (Erandio) eta Leioa geltokietatik UPV/EHUraino doako autobus zerbitzua egongo da. Ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara izango da.

Ekintza osagarriak

  • Erakusketak: Arboretum-eko anfiteatroan, Basogintzarako hasien erakusketa eta BFAko “ Martintxune “ deitutako Mintegiko landare-erakusketa egongo da, interes bereziko aldeetako errekuperaziorako erabilitako landareena.
  • Aisialdia: Azoka-gunearen barruan bisitariak txosna batean inguruko produktu desberdinak dastatzeko aukera izango du, baita Arboretumeko bidezidorretan zehar ibilaldiak egiteko ere.