V-Feria-de-plantas

Munduko Landareen V. Azoka

2019ko urriaren 5ean eta 6an. UPV/EHUren Arboretumean

Aurkezpena

Irudia

Munduko Landareen V. Azoka egingo da 2019ko urriaren 5ean eta 6an Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campuseko Arboretumean.

Azokaren antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira, eta laguntzaileak, berriz, Leioako eta Erandioko udalak eta BBKren Gizarte Ekintza.

2015. urtean jaio zen landare-ekoizleen bilgunea izateko, munduko bazterretako hainbat espezie eta barietate erakutsi ahal izan ditzaten. Erakusleiho bat eskaini nahi da merkataritzako harremanak hobetzeko eta, aldi berean, landare-hazkuntzako tekniken eta ezagutzen berri elkarri emateko.

Azoka lekua, Arboretuma, 2008an inauguratu zen, 19 hektareako azalera du, eta bertan badira 130 espezietako 1.700 zuhaitz, munduko bost kontinenteetakoak. Interes botaniko handia izateaz gainera kokaleku pribilegiatuan dago, Bilbotik oso hurbil eta behar diren zerbitzu guztiez hornituta (autobusak, aparkalekuak, sarbide onak, hitzaldi aretoak...). Beraz, leku egokia da horrelako azoka bat egiteko.

Gertakari hau urteroko hitzordu gisa finkatzea nahi genuke, bai ekoizleentzat bai kontsumitzaileentzat zein bilduma-landareen zaleentzat.

Azoka

37 erakusketarik berretsi dute etorriko direla eta euren bildumak aurkeztuko dizkigutela. Bost kontinenteetako landareak miretsi eta erosi ahal izango ditugu, oso prezio onean. Gehienak ezezagunak dira gure latitudean, baina erraz hazi ahal izango ditugu lorategi eta balkoietan.

Inguru pribilegiatu batean kokatuko da azoka, EHUko Arboretumean hain zuzen, Leioako campusean. Leku horrek sekulako interesa du botanikari eta landarezaleentzat.

Azokaren esparruan bertan bisitariek indarrak berritu ahal izango dituzte hemengo produktuak dastatuz, eta Arboretumeko zidorretan zehar paseoan ibili ahal izango dira.

Animatu nahi zaituztegu ordu atsegin batzuk pasatzera Bizkaiko naturagune ederrenetariko batean.

Landare erakusleak

PUESTO NOMBRE COMERCIAL VARIEDADES QUE PRODUCE
1 PLANTAROMED
Málaga
Landare usaintsuak eta sendagarriak eta haziak
2 VIVEROS ORTEL
A Coruña
Cameliak, Magnoliak, Bildumatako Ilex
3 PLANÉTE PELARGONIUM
Frantzia
Bildumatako Pelargoniumak 
4 PLANTES MINIATURES
Frantzia
Landare kaudiziformeak , Euphorbia eta landare krasak
5 FLORA DEL TRÓPICO
Madril
Tropikoko orkideak
6 TODOPLANT BULBOSAS
Sevilla
Hegoafrikako landare erraboildunak. Bildumatako landareak. Udaberriko eta udazkeneko erraboilak
7 VIVEROS EL JARDÍN
Valentzia
Landare tropikalak eta subtropikalak
8 CÍTRICOS EL JARDÍN
Valentzia
Bildumatako zitrikoak
9 VIVO PLANT-SALA GRAUPERA
Bartzelona
Klima mediterraneoko landareak: zuhaixka- formakoak eta bizikorrak
10 VIVEROS ZUNOYAR MINTEGIAK
Gipuzkoa
Mandevilla, Euphorbia Milii, Caladium, Adenium Obesum, …
11 PERIGORD PLANTES
Frantzia
Senpervivuum, sédum y gramineak
12 VIVER TRES TURONS
Bartzelona
Iberiar Penintsulako uretako bertoko landareak
13 ARCHITECTURE VEGETALE
Frantzia
Miniaturazko paisaiak eta landare egokituak (bonsaiak, krasak, …)
14 BALANTIUM
A Coruña
Zuhaitz-iratzeak
15 IABITI LANDARAK
Bizkaia
Modu tradizionalean hazitako iratzeak
16 TROPIC FLORE
Frantzia
Landare epifitoak. Tillandsiak eta beste bromeliak
17 VIVEROS GREENATURA
Araba
Basogintzako landareak eta landare apaingarriak
18 CACTUS ISLAYA
Gipuzkoa

Kaktusak eta landare zukutsuak :Haworthia, Aloe, Echeveria, Rebutía, Mammillaria, Crassula, Adromischus,...

19 LE PETIT GÉANT
Bartzelona
Belar bizikorrak eta lastodun apaingarriak
20 AH ! LA FERMÉ DES SAVEURS
Frantzia
Landare usaintsu eta sendabelarrak
21 IRUN BONSAI
Gipuzkoa
Bonsai ugari
22 LURBERRY MINTEGIA
Gipuzkoa
Basafruituak eta fruitu txikiak
23 SINGULAR PLANT
Bizkaia
Bildumatako kaktusak
24 PÉPINIÈRE MICHEL LUMEN
Frantzia
Landare bizikorrak eta asiarrak
25 PÉPINIÈRE DES FARGUETTES
Frantzia
Clematiak
26 PLANTAS VILLOR
Asturias
Fuchsiak, Begoniak, Tradescantiak, Iresinak eta Peperoniak
27 LA ROSERAIE DE SAINT VINCENT
Frantzia
Arrosa- landare ugari
28 BITE ME! PLANTS
Bizkaia
Landare karniboroak: Sarracenia, Dionaea, Nepenthes, Droseras, Cephalotus, Byblis, …
29 VIVEROS SUSTRAI MINTEGIAK
Nafarroa
Landare bizikorrak eta lastodunak
30 LORALDI MINTEGIA
Gipuzkoa
Bizikorrak, gramineak, iratzeak, zuhaixkak
31 ATAUNE USTIAPENA
Bizkaia
Fruta-arbolak eta zuhaixka – erako landareak
32 MIS HERRAMIENTAS DE JARDÍN
Asturias
Lan- tresnak eta lorategirako eta orturako artisau- osagarriak
33 LIBRERÍA PEMAN LIBURUDENDA
Bizkaia
Liburudenda
34 MUNDO BEGONIA
Gipuzkoa
Begoniak
35 ALEKA HAZIAK
Gipuzkoa
Bertako hazi ekologikoak
36 BROMELIA BCN
Bartzelona
Tillandsiak
37 ASTURPLANTA
Asturias
Peoniak y Amaryllis Belladonna

 

Datu praktikoak

  • Sarrerak: Sarreraren salneurria euro bat da (12 urtetik beherako umeentzat dohainik). Azokako sarreran erosten dira.

  • Aparkalekuak: Antolatzaileek bi aparkaleku atonduko dituzte Arboretum-eko inguruetan.

  • Ordutegia: goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte.

  • Doako autobus zerbitzua: metroz etorritako bisitarientzat, Astrabudua (Erandio) eta Leioa geltokietatik UPV/EHUraino doako autobus zerbitzua egongo da. Ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara izango da.

Ekintza osagarriak

  • Erakusketak: Arboretum-eko anfiteatroan, Basogintzarako hasien erakusketa eta BFAko “ Martintxune “ deitutako Mintegiko landare- erakusketa egongo da, interes bereziko aldeetako errekuperaziorako erabilitako landareena.

  • Aisialdia: Azoka-gunearen barruan bisitariak txosna batean inguruko produktu desberdinak dastatzeko aukera izango du, baita Arboretumeko bidezidorretan zehar ibilaldiak egiteko ere.

Informazio osagarria