Anime zinema aldia jarrai
Noiz eta non
Noiztik: 2014/03/18 Noiz arte: 2015/01/23
Kokapena
David Kato Gradu Aretoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteartea, martxoak 18, 17.00etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian, Gipuzkoako Campuseko Kultur Hedakuntzak antolatu duen anime zinema aldia jarraitzen du. Honela, Katsuhiro Otomok, Rintarok eta Yoshiaki Kawajirik zuzendutako Neo Tokyo film laburra eta Satoshi Kon zuzendari ezagunak zuzendutako Tokyo Godfathers pelikula proiektatuko dira.
Sarrera librea da.
Neo Tokyo (1987, Japón) laburpena: Katsuhiro Otomok, Rintarok eta Yoshiaki Kawajirik Japoniako anime zinemako zuzendari handiek zuzendutako hiru istorio laburrak.
Tokyo Godfathers (2003, Japón) laburpena: Eguberri garaia da eta Tokyo hiria elurraren mantuaz estalia dago. Shinjukuko lekuren batean hiru eskale daude. Gau batean, zabor pila batetik negar zotin batzuk entzuten dituzte eta haurtxo txiki xarmagarria aurkitzen dute.