Himnoak eta abestiak, nortasun kolektiboaren ikur
Noiz eta non
Noiztik: 2014/05/22 Noiz arte: 2014/05/23
Kokapena
Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Maiatzaren 22an eta 23an, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean, "Himnoak eta abestiak: nortasun kolektiboaren ikurra ikuspegi konparatuaren arabera" izenburupeko nazioarteko biltzarra egingo da. UPV/EHUko "Euskal nazionalismoa ikuspegi konparatuaren arabera" ikerketa-taldeak antolatu du eta himno eta abestiek nortasun kolektiboko ikur gisa duten garrantzitsua landuko da.
Himnoak pasio-iturri dira, kirol-txapelketetan sortzen dituzten emozio bizietan ikus daitekeen bezala. Goresteko abesti kolektiboak izan daitezke, edota, bestetik, erreakzio negatiboak eragin ditzakete oihu eta txistuen artean. Pasio hauek, areriotzat jotzen diren taldeen arteko lehian ez ezik, talde beraren barruan ere sortzen dira. 2007ko lehiaketa publiko batean, esaterako, Espainiako himno nazionalari letra jarri nahi izan zitzaion, baina asmo hori, jakina denez, porrot izugarria izan zen.
Himnoek eta abestiek nortasun kolektiboko ikur gisa duten garrantzia nabarmena ikusita, bitxia da orain arteko historiografiak ez diela bereiziki erreparatu ikerketa-arlo zirraragarri gisa.
Bada, hutsune hori betetzeko, nazioarteko biltzar honetan batuko dira nortasun kolektiboko ikurren eremuan lan egiten duten 51 aditu. Gaiari buruzko ikuspegiak anitzak izan daitezkeenez, himno eta abestien emozio-karga handiaren fenomenoari buruzko baterako ikuspegia planteatu da. AEBko Michael Geisler aditu ospetsuak, biltzarrari hasiera emateko hitzaldian, erlijiositate sekular gisa definitu zuen, hain zuzen ere, karga hori.
Mahai-ingurua egongo da ostegun arratsaldean eta bertan parte hartuko dute Walther Bernecker hispanista alemaniarrak, Josep Maria Solé Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko katedradunak, Carlos Collado Ikerbasqueko irakasleak eta Ludger Mees UPV/EHUko irakasleak. Espainiako himno nazionalean eta euskal himno ofizialean testu ezarririk ez egotearen atzean zein arrazoi egon daitekeen aztertuko da zehazki. Akordio batetara iristeko porrot etengabeak ikusita, beharbada, antolatzaileek planteatzen duten bezala, ezinezkoa al da halakorik lortzea?
Saioetarako sarrera librea da. Izena ematen dutenek bertaratu izanaren ziurtagiria jasoko dute.