euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

'Materialen Zientzia eta Teknologia' bigarren kongresua

Noiz eta non

Noiztik: 2014/07/03 Noiz arte: 2014/07/04

Kokapena

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Uztailaren 3 eta 4an egingo da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako campuseko Carlos Santamaría eraikinean 'Materialen Zientzia eta Teknologia' kongresuaren bigarren edizioa. Inaugurazioa ostegunean izango da 8.45etan, Cristina Uriarte Euskal gobernuaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua, Fernando Plazaola UPV/EHUko Ikerkuntzaren arloko errektoreordea eta José Ramón Leiza Polymat-eko zuzendaria buru dituela.

Euskal Herrian, materialen ikerkuntza, materialen zientziak, maila ona du oso, oinarrizko zientzian nola zientzia aplikatuan eta teknologikoan aski ongi hedatura delarik. Unibertsitate, gune teknologiko eta enpresetan, pertsona franko, bereziki gazteenak, euskaraz aritzen dira lanean, elkarri mintzo, nahiz kongresu eta argitalpenetan argitara emandako emaitzak ia beti ingelesez aurkeztu. Kongresu honen bidez plazaratu nahi da errealitate hau eta erakutsi ezen euskarak, gaur egun, behar bezalako terminologia eta egitura dituela, arlo honetan ere aritu eta jarduteko.

Kongresuan 120 pertsonak hartuko dute parte, gehienak 40 urtetatik beherakoak, guztiak unibertsitate, gune teknologiko eta enpresetatik etorrita, metaleak, polimeroak, biomaterialak, nanomaterialak eta bestelako arloak hartuta. Inaugurazio hitzaldia DIPCeko kidearen eskura egongo da, 'Nanofotonika plasmoiez baliatuz' izenburuaz.