euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Energia Eolikoari buruzko jardunaldiak Eibarko Industri Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan burutuko dira

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/08 Noiz arte: 2014/10/09

Kokapena

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)
Avenida Otaola. -20600- Eibar (Gipuzkoa)

Deskribapena

Urriaren 8an eta 9an, 16.00etan, UPV/EHUko Eibarko Industri Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan, Energia Eolikoari buruzko 2014ko jardunaldiak burutuko dira. Bertan adieraziko da energia berriztagarrien sektorearen egungo egoera zertan den, bai eta teknologia hauen diseinu, ezarpen potentzial, modelatu eta kontrolaren inguruko mugarri garrantzitsuenak ere, energia eolikoaren arloa bereziki aztertuz.

Jardunaldion helburua gizartea sentiberatzea da egungo energia sistemak eragiten dituen problemen inguruan eta hainbat hedabide aurkeztea, gizarte eta ekonomia garapen jasangarriak izango badira.

Jarduera hauen jasotzaileak dira eskenatoki energetiko berriak aurkitzeko interesa duten irakasle, ikasle, profesional eta beste edozein pertsona. Honako hau da hizlarien eta ponentzien programa:

  • Urriak 8, asteazkena
    • 16.00etan "La importancia de las Energías Renovables y la situación actual de la tecnología mini-eólica". Juan Ángel Balbás DEBEGESAko zuzendari nagusia, BIC Berrilan-eko kontseilaria eta CIC Tourgun-ko kontseilaria da, Tekniker-eko  patronatuko kide izateaz gain.
    • 16.40etan "Desde el diseño aerodinámico a la impresora 3D". Pablo Fernández, Elektrizitateko ingeniaria da, eta Alain Ulazia, Eibarko ingeniaritza eskolako irakaslea, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika sailekoa.
    • 17.20etan "El viento: un fenómeno importante". Pello Zabala frantziskotar monjea da, idazlea, irrati esataria eta meteorologoa
  • Urriak 9, osteguna
    • 16.00etan "Estimación del potencial eólico en la Península Ibérica por medio del re-análisis IPRA". Gabriel Ibarra UPV/EHUko irakaslea da, irakaskuntza eta ikerkuntza Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika sailean dituena.
    • 17.00etan "El control de aerogeneradores de pitch variable". Ekaitz Zulueta irakaslea da Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Sistemen Ingeniaritza eta Automatika sailean.

Sarrera librea da, lekua bete arte.