-
Urtarrilaren 7an irekiko da Leioako kiroldegia
-
Javier Belausteguigoitia nabarmendu da Simon Marais Mathematics Competition-en
-
EHUpodcast: Dieta pertsonalizatu baterako biomarkatzaileak
-
La mirada indiscreta. Sobre la utilidad de las imágenes y los relatos en la cultura contemporánea
-
Bultzada hartzen duten ideiak: Handira Jo 2025 Sariak
DIPCk CERN-en 60. urteurrena ospatuko du
Noiz eta non
Noiztik: 2014/10/14 Noiz arte: 2014/10/15
Deskribapena
Aurten oinarrizko fisikan mundu mailako ikerketa zentrorik handienak, CERNek, 60garren urteurrena betetzen du. DIPCk behar bezala ospatu nahi du eta ohiz kanpoko hiru gonbidatu bilduko ditu herritar guztiei irekitako bi hitzalditan:
CERN-en 60 URTE: FISIKA TEORIKOA ETA ESPERIMENTU HANDIAK"
Urriaren 14ean. Kutxa Andia Hitzaldia Aretoan, 19:30h
Ekitaldiak bi hizlari izango ditu eta Pedro Miguel Etxenike, DIPCko presidenteak zuzendutako mahai inguru batek itxiko du.
MANUEL AGUILAR BENÍTEZ DE LUGO
Espainiako Matematika, Fisika eta Natur Zientzien Akademia Errealeko kidea, CIEMATeko ikerlaria eta CERNeko Kontseiluko presidenteorde ohia
Konferentzia honetan CERN-en helburu eta ezaugarriak azalduko dira laburki. Aurkikuntza zientifiko nagusien artean, korronte ahul neutroa (1973), interakzio elektroahularen agente hedatzaileak W± y Z0 (1983) eta Brout-Englert-Higgs (H)-en bosoia (2012) nabarmentzen dira. Aurrerapen teknologiko esanguratsuen artean, kamara multi-haridunak (1967) eta World Wide Web-a (WWW) (1989) azpimarratzekoak dira.
LUIS ALVAREZ GAUMÉ
CERNeko Fisika Teoriko taldeko zuzendariordea
Gutxik dakite Niels Bohr handia izan zela CERNeko lehenengo zuzendaria. Kopenhagueko Bohr institututik egiten zuen lan garai hartan, fisika teorikoko ikerlari talde bakarrarekin. Hasiera hasieratik, bere helburua Energia Altuetako Fisikaz eta hari lotutako gaiez arduratuko zen europako bikaintasun zentroa sortzea izan zen. Hitzaldi honetan, CERNen burututako ikerketa teorikoen alderdi nabarmenenak aurkeztuko dira.
"MUNDU TALKAK - ARTEA ETA ZIENTZIA ELKAR JOZ"
Urriaren 15ean. San Telmo Museoan, 19:30h
ARIANE KOEK
Arts@CERN egitarauaren zuzendaria
Ariane Koek-en hitzaldia DIPCk bultzatutako "Mestizajes" egitarauaren esparruan kokatzen da.
CERN, partikulen talkak ikertzeagatik da ezaguna. Zertara dator orduan CERN-ek lehen arte egitarau ofiziala martxan jartzea eta zertan datza? Zergatik saiatu beharko luke horrelako erakunde batek artea eta zientziaren arteko talkak eragiten? Nola kokatzen da arte egitarau hori zientzia eta teknologiaren berezkoa inguruan?
Informazio gehigarria
Bi jardueraren sarrera librea lda eku guztiak bete arte.