euskaraespañol

Redes sociales campusa

Arraun olinpikoari buruzko mintegia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/18 Noiz arte: 2014/11/26

Deskribapena

Larunbata, urriaren 18an, 10.00etan, Donostiako Aquarium-ean, kirolaren ezaugarri antolatzaile, bioteknologiko eta humanista aztertuko dituen mintegia egingo da. Gai hauek lantzeko arraun, hezkuntza eta kultura esparruetako pertsona ospetsu batzuk gonbidatu dituzte.

Sarrera librea da.

Jarduera II. Estropada Akademikoaren baita egingo da. Estropada honetan parte hartzen duten unibertsitateak honakoa dira: Euskal Herriko Unibertsitatea, Deusto Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Tecnum. Aurten, lehen aldiz, Pau et des Pays de l'Adour (UPPA) Unibertsitateak ere parte hartuko du. Bestalde, jardueran parte hartzen duten klubak hauek dira: Ur-Kirolak, Donostia-Arraun Lagunak, Hondarribia A.E., C.R.O. ORIO, Santiagotarrak eta Aviron Bayonnais. Estropada datorren igandean, urriaren 19ean, Urumea ibaian, izango da.

PROGRAMA

  • 10.00etan. Aurkezpena
    • Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
    • José Javier Pardo Deusto Unibertsitateko Donostiako Campuseko errektoreordea
    • Iñigo Puente Tecnum-eko zuzendaria (Donostiako Ingeniari Goi-Eskola. Nafarroako Unibertsitatea)
    • Jon Altuna Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoa
    • David Bessieres, Pau et des Pays de l'Adour (UPPA) Unibertsitatearen Nazioarteko Harremanen errektoreordea
  • 10.45etan. Hitzaldia: 'El río, elemento de desarrollo económico y social' (Ibaia, social eta ekonomiko garapenerako tresna)
    • Lourdes Odriozola. Historialaria
  • 12.00etan. Hitzaldia: 'Exigencias fisiológicas y éticas del remo olímpico' (arraun olinpikoaren eskaera fisiologikoak eta etikoak)
    • José Manuel González. Kirol Medikuntzan aditua.
  • 12.45etan. Mahau-ingurua: arraun olinpikoa
    • Ricardo Unzueta. Ur Kirorak
    • Benito Elizalde. Donostia-Arraun Lagunak
    • Laurent Irazusta. Aviron Bayonnais
    • Juan Mari Altuna. Hondarribia AKE
    • Ibon Urbieta. CRO Orio