euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Heldu da Zientzia Club!

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/21 Noiz arte: 2014/11/26

Deskribapena

Asteartea, urriaren 21ean, 19.00etatik aurrera, Donostiako Andia kaleako Kuxa aretoan, Zientzia Club ikuskizunaren lehen edizioa ospatuko da. UPV/EHUko adituen eskutik zientziari buruzko 10 bat minutuko bakarrizketak, umorea eta musika izango dira protagonistak ikuskizun honetan.

UPV/EHUko ikerlariek hitzaldi labur eta entretenigarriak eskainiko dituzte. Adimen artifiziala, nutrizioa, ahotsaren ezagutza, matematiken magia, hizkuntza, kriminologia edota unibertsoaren misterioak bezalako gaien arlo ezezagunak eta bitxikeriak azalduko dituzte. Gainera, tarte garrantzitsua izango dute baita ere blues musikak eta umoreak,  "The Big Van Theory" bakarrizketalari zientifikoen eskutik.

Sarrera librea izango da tokiak bete arte.

PROGRAMA:

  • 19.00etan. Irrintzi Ibarrola: "Una maleta llena de viejos blues". Musika saioa.
  • 19.15etan. Elena Lazkano: "NAOrekin solasean". NAO robot humanoideak bere abileziak eta gabeziak azaldu eta erakutsiko ditu. Alde batetik, euskaraz mintzatu eta euskara ulertu. Bestetik, teleoperazioa izango du oinarri mugitzeko, baina ez modu arruntean; kinect kamera batek jasoko ditu teleoperadorearen gorputz mugimenduak NAO mugiarazteko.
  • 19.30etan. The Big Van Theory. Umorezko bakarrizketa zientifikoak.
  • 19.45etan. Kepa Erdozia: "Hizkuntzaren egitura hierarkikoaz". Gizakiak beste animalietatik bereizten gaituen ezaugarrietako bat hizkuntz gaitasuna da. Zergatik egiten zaigu horren erraza hitz egitea, eta zergatik kostatzen zaigu horrenbeste gaitasun hori ezagutzea?
  • 20.00etan. Bittor Rodriguez: "Publicidad sobre alimentos y salud: tú lo que quieres es que me coma el tigre". Elikagaiei eta osasunari buruzko publizitatea felido bizi bat da, eta komenigarria da bere ohiturak ezagutzea.
  • 20.15etan. Inma Hernáez: "Esa no soy yo". Ahotsa, gaur egun, gizakien artean komunikatzeko tresna erabiliena da (whatsapp-en atzetik, jakina!) eta gero eta arruntagoa da gure gailu elektronikoak maneiatzeko erabiltzea. Ahots artifizialaren sorkuntza dela eta egun dauden aukeren inguruan hitz egingo du Hernáezek. Pertsona baten ahotsaren grabaketa motz batzuek, norbere ahotsaren imitazio on bat lortzeko nahiko direla ere azalduko du. Batek baino gehiagok uste du teknika hauek ahotsean oinarrituta dauden sistema biometrikoak engainatzeko erabili daitezkeela…
  • 20.30etan. The Big Van Theory. Umorezko bakarrizketa zientifikoak.

Ekimen hau azaroaren 5etik 9ra bitartean ospatuko den UPV/EHUren XIV. Zientzia Astearen  aurrerapena izango da.

Donostiako saioaren ondoren, Zientzia Club Gasteizen (urriaren 22an, asteazkena) eta Bilbon (urriaren 23an, osteguna) ikusi ahal izango da.