'Capitaine Conan' filma proiektatuko da
Noiz eta non
Noiztik: 2014/10/29 Noiz arte: 2014/11/25
Kokapena
David Kato Gradu Aretoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Jatorrizko bertsioan, azpitituluak gaztelaniaz.
Asteazkena, urriak 29, 18.30etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian, Bertrand Tavernierrek zuzendutako eta Philippe Torreton, Samuel Le Bihan, Bernard Le Coq eta Claude Rich protagonista dituen Capitaine Conan filma frantsesa jatorrizko hizkuntzan, gazteleraz azpititulatua, proiektatuko da. Emanaldia UPV/EHUKo Kultur Hedakuntzak antolatu du, Campus Francés Akademiaren laguntzaz.
Laburpena: Lehen Guda Mundialaren amaieran, 1918ko azaroan, Balkanetako leku ezagun batean kokatzen da istorioa. Guda amaitu da eta soldadu heroioi guda ahaztu eta odoleztatutako arma ezkutatzea eskatzen zaie; baita euren kondekorazioak ere. Arazoa da ordea, gudek amaiera jakin bat dutela baina soldaduen arima ez dela garai berrietara erraz egokitzen.
Sarrera librea da.