-
Jarduera elektrikoa detektatu da lehenengoz Marteko atmosferan
-
Adimen artifizialaren egia ezkutua
-
EHUk bere premiak zehaztu eta Legebiltzarrari eskatu dio 2026ko aurrekontuetan finantzaketa indartzea
-
Gemmaren izenkidea
-
Kazetaritza Matxistaren Behatokiak jasotzen dituen albisteen % 43k genero indarkeria erromantizatzen edo minimizatzen du
2014. urteko indusketen balantzea
Noiz eta non
Noiztik: 2014/11/05 Noiz arte: 2014/11/24
Deskribapena
Azpimarratzekoak dira Madeleine aroko bi hagaxka,14.000 urtetatik gorakoak
Asteazkenean, azaroak 5, 11.00etan Gipuzkoako foru diputazioaren jauregiko prentsa aretoan, prentsaurrekoa egingo da 2014an egindako arkeologi indusketen balantzea egitearren.
Uda honetako indusketa kanpainan egindako aurkikuntzen artean, esanguratsua da Madeleine aroko erdialdeko hezur zatien lotea (14.000 urtetako antzinatasunekoak), Azpeitian, Ezkuztako haitzuloan kausitutakoak. Bestelako elementuen artean, bi hagaxka oso dira azpimarratzekoak, grabatu sakonekin apainduta, bat datozenak Nafarroa Beheko aztarnategi batean, Isturitzen agertu eta bertako pieza esanguratsuen diren hagaxken kultur tradizioarekin. Aparteko kalitatea duten bi haga dira, bakarrak Iberiar penintsula osoan; horrek agerian uzten du garai hartako bizilagunek bazutela harreman zuzena Iparraldekoekin.
Pieza horiek ikusgai jarriko dira prentsaurrekoan.
Parte hartzaileak:
- Ikerne Badiola, Kultura, Gazteria eta Kiroleko diputatua.
- Eneko Etxeberria, Azpeitiko alkatea.
- Maria Jose Iriarte Chiapusso, UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia saileko irakaslea, Ikerbasqueko Historiaurrea Ikerkuntza taldeko ikertzailea eta Arantzadi Zientzia elkarteko kidea.