euskaraespañol

Redes sociales campusa

Arkitektura Goi Eskola Teknikoan titulatu diren 158 ikasleei diplomak emateko ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/07 Noiz arte: 2014/11/25

Kokapena

Peña Ganchegui paraninfoa - Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, azaroaren 7ean, 12.00etan, UPV/EHUren Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Peña Ganchegi areto nagusian, aipatutako ikastegiko 2013-2014 promozioko 158 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da.

Ekitaldian Julen Quevedo Corral eta Ana Ortiz Arrieta ikasleek ikasketa-amaierako aparteko saria jasoko dute.

UPV/EHUko Euskararen arloko errektoreorde Jon Zarate, UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendari Juan José Arrizabalaga, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren dekano Matxalen Acasuso ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, (KAPeko) Karrera Amaierako Proiektuko epaimahaikide eta Ohorezko Lankide Iñaki Galarragak eta Miguel Gutiérrez, Ramiro Higuera eta Patxi Corcuera (Cooperativa Arquitectura), ikastegi honen ikasle ohiek parte hartuko dute.

EGITARAUA

  • 12:00 (Paraninfoa)
    • Mahaiaren aurkezpena Jose Miguel Rico Kalitatea eta Ikerketarako Zuzendariordearen aldetik
    • Juan Jose Arrizabalaga ikastegiko zuzendariaren harrera
    • Iñaki Galarraga KAPeko epaimahaikide eta Ohorezko Lankidearen hitzaldia
    • Matxalen Acasuso EHAEI-ren dekanoaren hitzaldia
    • Miguel Gutiérrez, Ramiro Higuera eta Patxi Corcuera ikasle ohien hitzaldia
    • Diplomak ematea
    • Amaiera Jon Zarate Euskararen arloko errektoreordearen eskutik
  • 13:30 (Ikasleen gela)
    • Mokadutxoa