euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Odón de Buen eta itsas ikerkuntza Euskadin

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/12 Noiz arte: 2014/12/22

Kokapena

Aquarium Donostia
Carlos Blasco Imaz 1. -20003- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ozeanografiaren historian eta Euskadiko itsas ikerkuntzaren iraganean, orainean eta etorkizunean funtsezkoa izan den pertsonaia baten bizitza. Horiek izango dira Donostiako Aquariumak, UPV/EHUren Kultur Zientifikoko Katedrak, Ozeanografiako Espainiar Erakundeak eta Azti Tecnaliak antolatutako dibulgazio-hitzaldien jardunaldien osagaiak. Jardunaldia azaroaren 12an izango da, 19.00etan, Donostiako Aquariumean.

Sarrerak doan izango dira, bete arte.

Espainiako ozeanografiaren sortzailetzat hartzen da Odón de Buen (1863-1945) . Bere izena gehienentzat ezezaguna bada ere, oso pertsona nabarmena izan zen bere garaiko ikerkuntzan, hezkuntzan eta politikan, eta lotura estua izan zuen Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearekin eta Donostiako Aquariumarekin. Jardunaldi horretan, arrantzako ikerkuntza eta ozeanografia arloetan egindako euskal ekarpenen inguruko alderdiak aztertuko dira.

Jardunaldi horietaz gain, abenduan Donostian eta Pasaian ospatuko da Odón de Buen Ozeanografiako Espainiar Erakundearen mendeurrena.

Fitxa:

Aurkezpena:

  • Eduardo Balguerías, Ozeanografiako Espainiar Erakundearen Zuzendari Orokorra.
  • Vicente Zaragüeta, Gipuzkoako Ozeanografiako Elkartearen Presidentea, eta Donostiako Aquariumekoa.

Hitzaldiak:

  • 'Odón de Buen, zientzia eta politika bi errepubliken artean'. Antonio Calvo Roy, kazetaria eta Komunikazio Zientifikoko Espainiar Elkartearen presidentea.
  • 'Euskadiko lehenengo ikerkuntza ozeanografikoak'. Alejandro Larrode, Donostiako Aquariumaren museo-eremuaren koordinatzailea.
  • 'Arrantza kudeatzeko ezagutzaren oinarria, Euskadiren ekarpena azken 30 urteotan'. Josu Santiago, AZTI Tecnaliaren Arrantza Kudeaketa Arloko koordinatzailea eta ICCAT Batzorde Zientifikoaren presidentea.'
  • Ikerkuntza ozeanografikoko euskal estrategia baterantz'. Ionan Marigómez, UPV/EHUren Zelulen Biologiako Katedraduna eta Plentziako Itsas Estazioko zuzendaria.