euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Euskara, eskolatik kalera ateratzeko zailtasunak eta oztopoak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/20 Noiz arte: 2014/12/23

Kokapena

Areto nagusia - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskara, eskolatik kalera ateratzeko zailtasunak eta oztopoak

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu du 'Giza Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntza Hezitzaileentzat' izeneko XV. mintegia. Aurreko mintegietan egin den bezala, oraingoan ere aztertuko da Giza Eskubideen gaineko lanketa eskoletan eta horrek sorten dituen kezkak eta buruhausteak.

Jardunaldia osteguna, azaroaren 20an, 9.30etan, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusian izango da.

Sarrera librea da.

"Tradizionalki, jardunaldi hauek hezitzaile profesional zein bidean daudenak formatzeko guneak izan dira. Espazio hauen bidez hezitzaileek eskuratu dituzte zenbait baliabide Giza Eskubideen inguruko gaiak landu ahal izateko. Jardunaldien XVI . edizioan euskararen inguruan eta euskara ikasgeletatik kanpoko erabileraz jardun nahi dugu. Gure iritziz, azken 35 urteetan finkatu dugun hizkuntza sistemak euskararen ezagutza zabaldu du. Irakaskuntza sistemari esker, euskarak milaka hiztun irabazi ditu. Euskarazko irakaskuntzak oso emaitza positiboak eman ditzakeela agertu du. Lortutakoa oso garrantzitsua da eta egindako ahalegina aitortu beharrean gaude", azaldu du Pio Perez UPV/EHUko irakasleak.

"Hala ere, 2011ko Inkesta Soziolinguistikoak agerian jarri duen bezala, ezagutza eta erabilera ez dira parekoak. Euskararen erabilera eskolara mugatzen da, eta aisialdiko eremu guztietan, berriz, erdarak dira nagusi. Noiz, nola lortu dezakegu nerabeentzako aberats eta baliagarria den Euskara?", amaitu du.

Programa

  • 9:30 - 9:45. Ongi etorria. Jardunaldiaren aurkezpena.
  • 9:45 - 10:45. 'Euskara eskolatik kalera: hitzak eta giltzak'. Garbiñe Bereziartua. Pedagogian doktorea. Mondragon unibertsitatean irakasle eta ETORKIZUN proiektuko koordinatzailea (Azpeitiko euskara patronatua)
  • 10:45-11:45. 'Autolaguntza gida eta zenbait mandamendu euskalgintzaz' . Imanol Epelde. Blogaria eta euskara irakaslea
  • 11:45-12:15. Atsedenaldia
  • 12:15-13:00. ETXEPARE RAP (Imanol Epelderen eskutik)