UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Irun, Eibar eta Azpeitian
Noiz eta non
2014/12/09 2014/12/09
Deskribapena
Asteartean, abenduaren 9ean, 18.30etan, Irunen, Amaia Kultur Etxearen areto nagusian (Lopez Becerra, z/g), Eibarren, Portalea Kultur Etxearen ekitaldi aretoan (Vista Alegre, 10) eta Azpeitian, Betharram aretoan (Jose Artetxe, 10), UPV/EHUko ordezkariak joango dira unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematera (elebiduna).
Jardunaldi hauen helburua UPV/EHUren eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da, baita UPV/EHUri buruzko informazio orokorra eskaintzea eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzea.
Guztira, UPV/EHUk 10 batzarrak egingo ditu Gipuzkoan. Izan ere, datozen egunotan, UPV/EHUk bere hezkuntza eskaintza Tolosan, Zarautzen eta Beasainen emango dira. Ekitaldi guztiak elebidunak izango dira.