UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Tolosan
Noiz eta non
2014/12/10 2014/12/10
Deskribapena
Asteazkenean, abenduaren 10ean, 18.30etan, Tolosan, Kultur Etxearen ekitaldi aretoan (Foruen plaza, 1), UPV/EHUko ordezkariak joango dira unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematera (elebiduna).
Jardunaldi hauen helburua UPV/EHUren eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da, baita UPV/EHUri buruzko informazio orokorra eskaintzea eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzea.
Guztira, UPV/EHUk 10 batzarrak egingo ditu Gipuzkoan. Izan ere, datozen egunotan, UPV/EHUk bere hezkuntza eskaintza Zarautzen eta Beasainen emango dira. Ekitaldi guztiak elebidunak izango dira.