-
Unamunoren heriotza argitzeko lantaldean parte hartuko du EHUk
-
Urtarrilaren 7an irekiko da Leioako kiroldegia
-
Javier Belausteguigoitia nabarmendu da Simon Marais Mathematics Competition-en
-
EHUpodcast: Dieta pertsonalizatu baterako biomarkatzaileak
-
Bultzada hartzen duten ideiak: Handira Jo 2025 Sariak
Arabako Campusak ikasteko ikasgelak irekiko ditu etsaminen aldian
Lehenengo argitaratze data: 2014/12/23
UPV/EHUren Arabako Campusak ikasteko aretoak irekiko ditu Vitoria/Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan eta aretook zabaltzeko datak bat etorriko dira etsaminen aldiarekin. Zehazkiago, lehendabiziko tarte hau 2015eko urtarrilaren 7an hasi eta 23an amaituko da (biak barne).
Honako hauek izango dira gelak erabiltzeko ordutegiak:
- Astelehenetik ostiralera, 21.00etatik 24.00ak arte.
- Larunbat eta igandeetan, 9.00etatik 24.00etara.
Era berean, gogoratu beharra dago UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordetzak, hiritar guztiei zerbitzurik onena eskaintzeko asmoari irmo eutsita eta gainerako arabar erakundeek ikasleen zerbitzuan jarritako eskaintza sendoago izan dadin, ikasleen premiak hala eskaturik, ikasteko ikasgelak ere irekiko ditu Elurreta eraikinean ohiko ordutegiaren barruan, alegia, astelehenetik ostiralera 8:00 eta 21:00 orduen bitartekoan.