-
Urtarrilaren 7an irekiko da Leioako kiroldegia
-
Javier Belausteguigoitia nabarmendu da Simon Marais Mathematics Competition-en
-
Bultzada hartzen duten ideiak: Handira Jo 2025 Sariak
-
Unibertsitateko ikerketak gizartean duen eragina neurtzeko modu berriak bilatzen ditu
-
Ikuspegiren 2025eko barometroak euskal gizarte irekia eta inklusiboa berresten du
Hil egin da Lydia Zapata doktorea (1965-2015)
Lehenengo argitaratze data: 2015/01/12
2015a hasi da eta urte berriarekin batera albiste tristea heldu zaigu: Letren Fakultateko Historiaurreko irakasle Lydia Zapata Peña hil da. Zapata doktorea Arkeobotanika arloko europar aditu hoberenetariko bat zen, hain zuzen ere, Antrakologia eta Etnobotanika alderdietan. Gure unibertsitatean 1999an doktore tesia irakurri ondoren, Cambridgeko Unibertsitatean egin zuen doktoratu osteko egonaldia. Bueltatzean, Ramón y Cajal kontratu bat lortu zuen, baina ez zuen bukatu, irakasle titularraren plaza lortu baitzuen eta horrek betiko lotu zion Euskal Herriko Unibertsitatearen Historiaurreko arloari. Europako Ikerketa Kontseiluak ematen duen ERC Consolidator Grant bat irabazi zuen arestian. Ia bi milioi euroko beka hori Paleolitikoan Mendebaldeko Mediterraneoan landareak erabiltzeari buruzko lanerako zen. ERC Grants izenekoak Europako ikertzaileentzat zenbateko handiena dakarten banakako bekak dira, eta ikerketa zientifikoaren bikaintasunaren adierazle garrantzitsuak ere bai. Lydia Zapata ERC grant irabazi duen Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo emakumea izan zen, eta, gainera, Giza Zientzien arloan beka hori eskuratu duen bakarra.
Agur eta ohore