-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Kiroldegian, kirolean
-
‘Zinema eta Zientzia’ ziklo berria abian da
43. Uda Ikastaroen Irekiera-ekitaldia
Noiz eta non
2024/07/02, 17:00
Kokapena
Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48. -20007- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteartea, uztailak 2, 17:00etan, Euskal herriko Unibertsitateko 43. Uda Ikastaroen Irekiera-ekitaldia egingo da Donostiako Miramar Jauregian. Gonzalo Mugak, UPV/EHUko katedraduna, EHU Quantum Centerko sortzaile eta zuzendari ohiak eskainiko digu irekiera hitzaldia. Izenburua: 'Fisika kuantikoa: txigorgailutik ordenagailura'.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Eva Ferreira, UPV/EHUko errektoreak
- Eider Mendoza, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiak
- Eneko Goia, Donostiako alkateak
- Juan Ignacio Pérez Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako sailburuak
- Laura Poderoso, BBVA Fundazioaren zuzendariordeak
- Itziar Alkorta, UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendari akademikoak