euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Antropologia Feministaren Nazioarteko lehen Biltzarra

Noiz eta non

Noiztik: 2022/06/08 Noiz arte: 2022/06/10

Kokapena

Areto nagusia - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Antropologia Feminista Kongresua ekainaren 8tik 10era izango da Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. UPV/EHUko AFIT Antropologia Feminista Ikerketa Taldeak eta Ankulegi Euskal Antropologia Elkarteak elkarlanean antolatzen dute nazioarteko kongresu hau.

Guztira jasotako komunikazioak 225 izan dira. Horietatik kongresuan aurkeztuko direnak 195 izango dira, eta 340 lagunek eman dute izena oraingoz. Bestalde, aldibereko 16 panel 5 une ezberdinetan egoteaz gain bost mahai inguru izango dira. Horietako hizlariak kontuan hartuta, sei dira euskal herritarrak, eta hamar nazioartekoak; Kataluniatik hasi eta Herbereetara, Brasil eta Mexikoko kideez gain.

Informazio gehiago