-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
Arkitekturako azterketa Gipuzkoako Errektoreordetzan
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/05/29
NON: Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza (Julianategi). Donostia. NOIZ: Maiatzaren 29. NORK: Arantza Muñoz (Ikerketa Errektoreordetza) eta Amaia Casado (Arkitektura Goi Eskola Teknikoa).
Arkitektura Irudigintza IV-ko ikasleek Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzako (Julianategi) eremua izan dute aztergai maiatzeko azterketan. Ikasleek, arkitekturaren ikuspuntutik, kanpo espazioa marrazkiaren bitartez landu dute. Errektoreordetzako eraikinak naturarekin duen harremana eta inguruko gainerako elementuekin eraikitzen duen elkarrizketa irudikatuz. Arkitektura Goi Eskola Teknikoko bigarren mailako ikasleak, Marte Mugika, Maitane Menayo eta Amaia Casado irakasleen gidaritzapean aritu dira lanean.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
