euskaraespañol

Redes sociales campusa

Arte Ederretako ikasleen Gradu Amaierako Lanen XII. Erakusketa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2025/12/18 Noiz arte: 2026/01/15

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, abenduak 18, EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleen Gradu Amaierako Lanen XII. Erakusketa aurkeztuko da 18:30ean. Bertan, 2024-2025 ikasturtean, zentro honetan irakasten diren hiru graduetan (Artea, Sorkuntza eta Diseinua, eta Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzea) ikasketak bukatu dituzten  ikasleen 35 Gradu Amaierako Lan (GrAL) inguru ikusgai egongo dira.

“Erakusketa eta katalogo honetan jasotzen  diren  lanek  heldutasuna  eta  freskotasuna adierazten dute aldi berean. Ikasketen bukaerak eskatzen duen heldutasuna alde batetik, eta  profesionaltasunaren hasierak ematen duen freskotasuna beste alde batetik. Erakusketa honen bisagra funtzioa agerikoa da. Ez gaude mundu profesionalean, baina ikasketa akademikoak  bukatu  ditugu;  pozik  gaude  epealdi bat amaitu dugulako eta urduri gaude lan munduaren hoztasunera salto egin dugulako.”, azaldu du Ismael Manterola Arte Ederren Fakultateko dekanoak.

Aurkezpenean Ismael Manterola Arte Ederretako Fakultateko dekanoa eta Edurne Gonzalez, kultura dekanordea izango dira. Era berean, sei sari berezi emango zaizkie fakultateko gradu ezberdinetako ikasle onenei.

Esposizioan margolanak, instalazioak, eskulturak, obra grafikoak, bideoak eta argazkiak daude, besteak beste.  Erakusketa bisitatu ahal izango da abenduaren 18tik urtarrilaren 15era bitartean Bizkaia Aretoan, lanegunetan, 8:00etatik 20:00etara. Sarrera doan.

Informazio gehigarria