UPV/EHUren adierazpena, Kabuleko Unibertsitatean gertatu berri den atentatua dela eta
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2020/11/02
Kabuleko Unibertsitatean gertatutako atentatua, gutxienez hogei pertsona hil eta zauritu asko eragin dituen erasoa dela eta, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak honako hauek adierazi nahi ditu:
Gure elkartasuna adierazi nahi diegu pertsona zaurituei eta hildako pertsona guztien senideei. Unibertsitatea ingurune baketsua da eta izaten jarraitu behar du. Ingurugiro horretan prestakuntza eta ikerketa bezain garrantzitsuak dira debatea, eztabaida eta ideien igarotze librea. Funtzio hori inportanteagoa da ekonomia pobretua duten herrialdeetan: hezkuntza eta kultura garapen ekonomiko eta bakearen bermerako funtsezko tresnak dira.
Argi eta garbi gaitzesten dugu gertaera higuingarri hori. Hain urrun dagoen herrialde baten analisi politiko edo geoestrategikoa egitea ez dagokigu, baina haren unibertsitateak jaso duen erasoa gurea jo izan balu bezala sentitu ahal dugu. Ildo horretan, UPV/EHUri guztiz axola zaio, eta unibertsitate campus batean gertatutako biolentziaren erabilera krudel eta zentzugabea gaitzesten duela adierazi nahi du