The Butcher Boy filma proiektatuko da
Noiz eta non
Noiztik: 2015/03/10 Noiz arte: 2015/03/06
Deskribapena
Asteartean, martxoaren 10ean, 17.00etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen Gradu Aretoan, Neil Jordanek zuzendutako eta Eamonn Owens, Stephen Rea eta Fiona Shaw aktoreak protagonista dituen The Butcher Boy (1997, Irlanda) filma proiektatuko da. Jarduera Gipuzkoako Campuseko Kultur Hedakuntzak, We are the kids zinema aldiaren baitan, antolatu du.
Laburpena: Francie Brady nerabeak, nahiak eta ametsak zapuzten dizkion familia giroa bizi du etxean. Inguruko errealitatearen aurka tinko borrokatzen du, ordea. Aita alkoholikoaren eta ama depresiboaren mende etsita, Francie gaztea bere bizitza ahazteko babesleku bat bilatzen ari da.
Sarrera librea da.