Amerikako prozesu penaleko epamahaiaren eredua aztergai
Noiz eta non
Noiztik: 2015/03/10 Noiz arte: 2015/03/05
Deskribapena
Asteartea, martxoaren 10ean, 11:00etan, UPV/EHUko Donostiako Zuzenbide Fakultateko bilera aretoan, honako hitzaldi-solas hau emango du Enrique Vélez Rodríguezek, Puerto Ricoko Ameriketako Unibertsitateko Zuzenbide Prozesaleko irakasleak: "El modelo de jurado en el proceso penal americano".
Sarrera doakoa da.
"Enrique Vélez Rodríguezek prozesu penalaren auzibidea irakasten du Puerto Ricoko Ameriketako Unibertsitatean; horretan, gainera, berebiziko garrantzia du epaimahaiaren zereginak. Izan ere, Puerto Ricon, Estatu Batuen Estatu Kide Librea den aldetik, epaimahai aurreko aurkako prozesu penalaren eredua dago ezarrita, Estatu Batuetako prozesu penalaren araudiarekin bat etorriz. Vélez Rodríguez irakasle eta doktoreak, irakaskuntza esperientzia baliozkoaz gain, ezagutza praktiko eta kriminologikoak ditu; horiek interes handikoak dira epaimahai bidezko prozesuetarako. Puerto Ricoko epaitegien aurreko lehen zirkuituko auzibidean bereganatu zituen ezagutza horiek, bai eta Bostongo epaitegien aurreko bigarren zirkuituan ere. Han, beharrezkoa da bigarren instantzian sartzea auzitan, epaimahai bidezko prozesu penalaren tramitean" adierazi du Antonio María Lorca Navarretek, UPV/EHUko Zuzenbide Prozesaleko katedradunak eta ekitaldi akademikoaren antolatzaileak.
Vélez Rodríguez irakasleak Euskal Herriko Unibertsitatean lortu zuen doktoregoa, eta Antonio María Lorca Navarrete irakaslea izan zuen zuzendari. Espainiako epaimahai bidezko prozesu penala ikertu zuen, eta kalifikazio gorena lortu. Gainera, Zuzenbide Prozesaleko Euskal Institutuak lana argitaratu zuen. Gaur egun, liburuaren ale guztiak salduta daude.