euskaraespañol

Redes sociales campusa

Ibon Sarasola irakasleari omenaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/03/13 Noiz arte: 2015/03/10

Deskribapena

Ostiralean, martxoaren 13ean, 11.00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroko Antonio Beristain aretoan, Ibon Sarasola UPV/EHUko irakasleari adiskideek eta irakaskideek ohorezko ekitaldi akademikoa egingo diote.

Ekitaldian, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratu berri duen liburua emango zaio Sarasolari (Beatriz Fernández & Pello Salaburu (arg.). 2015. Ibon Sarasola, Gorazarre. Homenatge, Homenaje. Bilbo: UPV/EHU). Liburuan 71 egilek eta estatuko zein nazioarte mailako 14 erakundek parte hartu dute.

"Handia da, zentzurik onenean gainera, Ibon Sarasolaren itzal akademikoa: azkeneko hamarkadetan, alde batera edo bestera, euskararen ikerketaz arduratu garen guztiok jo behar izan dugu UPV/EHUko ikertzaileak argitaratu dituen lanak behin eta berriz ikustera eta kontsultatzera. Ongi dakigunez, erraldoia da Ibonek bere bizitzan zehar egin duen lana. Erraldoia, berezia eta ordu askoren emaitza. Lexikografo gisa ezagutzen du batez ere jendeak, lan oparoa egin baitu arlo horretan: Euskaltzaindiarekin aritu da urte luzeetan, erakundearen buru Villasante zela lehenik, eta Haritxelar geroago. Urte haietan etengabe egin zuen lan bere etxean eta Bartzelonako Unibertsitatean. Handik Euskal Herrira itzuli zelarik UPV/EHUko Euskara Institutuan eskaini zitzaion abaroa, eta institutu horretan dihardu lanean gaur egun, denen zorionerako", diote Pello Salaburu eta Beatriz Fernandez irakasleek.

Egitaraua:

  • Pello Salaburu eta Beatriz Fernández: hasierako hitzak
  • Patxi Goenaga: Altxorraren giltzak
  • Miren Azkarate: OEHtik EEHra edo XV. Mendetik XXI.mendera
  • Blanca Urgell: Ibon Sarasola: filologia zertarako eta nola?
  • Beñat Oihartzabal: Iparraldeko ondarea Ibon Sarasolaren lanetan
  • Itziar laka: Ibon Sarasola eta hizkuntzalaritza
  • Josu Landa: Ibon Sarasola: euskal kronopiorik existitutko balitz
  • Ibon Sarasola: azken hitzak
     
Información editada por
OFICINA DE COMUNICACIÓN de la UPV/EHU